Euskaraldian izena emateko herritarren txanda da orain


Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango da. Dagoeneko herriek eta entitateek eman dute izena eta, orain, herritarrei egin diete gonbidapena. Datuei erreparatuta, duela bi urte baino zazpi udalerri gehiagok hartuko dute parte: guztira, 412k. Gainera, aurten kolektiboari emango zaio garrantzia, norbanakoak alde batera utzi gabe. Horretarako, entitateetan eragin nahi dute. Nola? Ariguneekin, euskaraz eroso aritzeko … Jarraitu irakurtzen Euskaraldian izena emateko herritarren txanda da orain

Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”


Euskara hizkuntza guztien artean politenetako bat dela deritzo Nerea Luezasek (Bilbo, 1972); baina zoritxarrez etxean, eskolan, lanean eta lagunekin gaztelaniaz hitz egiten duela aitortu digu: “Nire egunerokoan ez dut euskara erabiltzen, eta ikasitakoa galtzeko beldur nintzen”. Orain dela hiru urte, Osakidetzako Euskararen Zerbitzuak langileei Mintzaneten parte hartzea proposatu zienean ezagutu zuen egitasmoa, eta ideia paregabea … Jarraitu irakurtzen Nerea Luezas, bidelaria: “Euskara nire ama hizkuntza balitz bezala hitz egitea gustatuko litzaidake”

Parte hartu Mintzaneteko bidelagunen taldean!


Euskal Herrian euskaraz hitz egitea nahi dugu: kalean, etxean nahiz lantokian euskara erabiltzea; lagunartean, senideekin edo ezagunekin berba egitea, gure hizkuntza lau haizetara zabaltzea… Baina hori lortzeko zer egiteko prest zaude? Bide horretan aurrerapausoak emateko, Mintzanetek aukera erraz bat eskaintzen dizu: lagundu praktikatu nahi duenari. Nola? Bidelagun izanda.  Zer behar du bidelagun batek?                 -Euskalduna … Jarraitu irakurtzen Parte hartu Mintzaneteko bidelagunen taldean!

Mintzanet tresna aproposa euskara etxetik praktikatzeko


Koronabirusaren krisia dela eta, etxean egon behar dugu. Mintzanet da tresna aproposena euskara praktikatzeko etxetik mugitu gabe. Edonon eta edonoiz, eta doan. Mintzanet egitasmoaren helburua euskaraz jarduteko aukera ez duen pertsonei etxetik atera gabe euskara praktikatzeko modua ematea da. Euskal Herrian eta mundu osoan. Hori bermatzeko, euskaraz jardun nahi duten guztiek, edonon daudela ere, euskaraz … Jarraitu irakurtzen Mintzanet tresna aproposa euskara etxetik praktikatzeko

María Simón, bidelaria: “Euskal Herria ondo ezagutu nahi baduzu, euskara ikastea komenigarria da”


María Simón (Zaragoza, 1986) bidelaria de Mintzaneten. Euskal Herrian bizi izan da eta bertan zegoenean euskara ikastea erabaki zuen. Euskaltegian gomendatu zioten proiektu honetan parte hartzea. Horrela, Zaragozan euskaraz hitz egiten jarraitu ahal izan du. Zentzu horretan, Mintzanet egitasmo “oso baliagarria” dela dio: “Bestela, nik ez nuke euskaraz hitz egiteko aukerarik izango; eta euskaldun zaharra … Jarraitu irakurtzen María Simón, bidelaria: “Euskal Herria ondo ezagutu nahi baduzu, euskara ikastea komenigarria da”

Euskararen Eguneko Donostiako mintzodromoan hartu dugu parte!


Donostiako San Telmo museoan egindako mintzodromoan hartu du parte Mintzanetek. Bertan ordenagailuak jarri ditugu, eta han zeudenek Mintzaneteko hiru kide ezagutzeko aukera izan dute. Hauexek izan dira: Kandido Eizagirre (Azkoitia, 1947) , Josune Igoa (Oiartzun, 1958) eta Dylan Inglis (Erresuma Batua, 1998).

Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”


Ander Olalde Azpeitian jaio zen duela 57 urte. Euskadi Irratian izan zuen Mintzaneten berri. Azaldu duenaren arabera, nahiz eta euskara izan bere ama hizkuntza, euskaltegira joan behar izan zuen EGA ziurtagiria lortzeko: “Euskaltegian jaso nuen guztiagatik euskararekin zor bat nuela sentitzen nuen. Orduan, Mintzanet etorri zitzaidan burura, eta pentsatu nuen ez zegoela modu aproposagorik nire … Jarraitu irakurtzen Ander Olalde, bidelaguna: “Proiektu honek denoi irabazteko aukera ematen digu; galtzeko, berriz, ezer ez”

Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zinemagileak ‘Hitzaldi Irekiak’ atalean!


Aitor Arregi (Oñati, 1977) eta Jose Mari Goenaga (Ordizia, 1976) Moriarti Produkzioak ekoizpen etxeko zinemagileak dira eta, besteak beste, 80 egunean (2010), Loreak (2014), Handia (2017) eta La trichera infinita (2019) ekoitzi dituzte.