Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) Azpeitian elkartu dira

Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) Azpeitian elkartu dira 2016ko abenduaren 28an. Mila Azpeitiko San Martin adinekoen egoitzan bizi da. Gorka, berriz, Barakaldokoa da, baina Sevillan bizi da. Bere euskara maila hobetu nahi zuen, eta hori lortzeko hilean bi aldiz Milarekin hitz egiten du Mintzaneten bidez. Urte hauetan, euskara praktikatuz gain, harremana sendotu egin da, eta Gorkak Gabonak aprobetxatzen ditu Milari bisita egiteko. Zorionak eta eskerrik asko, bikote!

Continue reading “Mila Altuna (bidelaguna) eta Gorka Fernández (bidelaria) Azpeitian elkartu dira”

Rocío Korta eta Mila Altuna (bidelagunak): “Bidelariak nirekin konfiantza hartu du, eta ondo hitz egiten du”

Rocío Korta eta Mila Altuna azpeitiarrak dira. Lehenak 73 urte ditu, 85 bigarrenak. Eta Mintzaneten bidez bi astean behin Sofía Cisneros eta Gorka Fernández bidelariekin, hurrenez hurren, hitz egiten dute. Hiru saio egin dituzte orain arte, eta oso pozik daudela azaldu digute.

Azpeitiko San Martin egoitzan bizi dira, eta bertako zuzendari Manolo Aizbitarteren bidez hasi ziren Mintzaneten. Ez galdu haien adierazpenak!