Erandion eta Arkauten dauden Segurtasun Saileko langileek Mintzanet ezagutu dute


Erandion eta Arkauten dauden Segurtasun Saileko langileek Mintzanet ezagutzeko aukera izan dute. Bertara hurbildu diren guztiek proiektuak nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izan dute. Zuzenean hitz egin dugu Mintzaneteko erabiltzaileekin, eta euren esperientzien berri eman digute. Eskerrik asko Alberto Elejalde, Izaskun Arrieta, Mariaje Barandiaran eta Antton Madinabeitia!

Oiartzungo Segurtasun Saileko egoitzan Mintzanet aurkeztu dugu


Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Oiartzungo egoitzan Mintzanet aurkeztu dugu. Bertan, hainbat langilek euskara ikasten dute, eta haiei azaldu diegu zer den eta nola funtzionatzen duen euskara on line eta doan praktikatzeko egitasmo honek. Hurbildu direnek Alberto Elejalderekin (Mintzaneteko bidelaguna) hitz egiteko aukera izan dute, zuzeneko konexioa egin baitugu.