Argentinan bizi da Florencia Deniz (1993), eta Donostian Joxe Marcos (1993). Biek ala biek, Mintzanet proiektua ezagutu eta interesgarria delakoan bertan parte hartzea erabaki zuten. Hala, bidelari eta bidelagun izateko izena eman, eta elkarrekin aritu dira zenbait urtez Skype bidez euskaraz solasten. Iaz baina, aurrez aurre elkartu ziren aurrenekoz, eta beraien esperientzia kontatu digute. Mintzanet … Jarraitu irakurtzen Florencia Deniz eta Joxe Marcos, Mintzaneteko bidelari eta bidelagunak
Donostian ere Mintzaneteko kideok elkar ezagutu dugu!
Urriaren 2an Bilbon eta urriaren 16an Iruñean egin genuen bezala, atzo Donostiako Tabakaleran Mintzaneteko hainbat kide bildu ginen, aurrez aurre elkar ezagutzeko.
Mintzaneteko kideak Iruñean!
Urriaren 16an, Iruñeako Katakrak Kultur Guneko kantinan Mintzaneteko hainbat erabiltzailerekin elkartu gara. Bertan, elkar ezagutu dugu eta berriketan aritu gara, giro epelean.