Uda honetan eman izena Mintzaneten!

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Uda honetan, praktikatu ezazu euskara on-line noiznahi, edonon eta doan! Parte hartu gure lehiaketan eta liburu-sorta bat irabazi!

Mintzanetek euskara on-line edonon, noiznahi eta doan praktikatzeko aukera ematen du eta gure helburua erabiltzaile gehiago lortzea da, jendeak euskara praktikatzeko modu erraz hau erabiltzeko. Beraz, eman izena eta egin zaitez bidelari (euskara praktikatu nahi duena) zein bidelagun (euskaldun jantzia)! Udan duzun denbora librea aprobetxatzeko aukera paregabea da!

Uda-honetan-mintzanet

Gainera, lehiketa bat jarri dugu martxan eta liburu-sorta bat irabaz dezakezu!

Saria irabazteko oso erraza duzu, esan iezaguzu zein den zure euskal abesti kuttuna! Parte hartzeko Facebooken, Twitterren edo info@mintzanet.net helbide elektronikora idatzi beharko duzu, abestia, taldea eta zure izena eta abizena adieraziz.

Uztailaren 29ra arte duzu horretarako eta abuztuaren hasieran, zozketa bidez, irabazlearen izenaren berri emango dugu! Zeren zain zaude?

Uda honetan, Mintzanet!

MINTZANET-LEHIAKETA-2016

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

2 comments

  1. Kaixo!
    Itxaso naiz. Ikaslea naiz eta nire mintzamena hobetzeko parte hartzea gustatuko litzaidake.
    Zer egin beharko nuke?

    1. Kaixo, Itxaso,
      Izena emateko webgunean eskuinaldean duzun IZENA EMAN laukian sakatu eta galdetegia bete behar duzu zure datuekin.
      Hala ere, informazio gehiago nahi baduzu, idatzi info@mintzanet.net posta elektronikora.
      Mila esker aldez aurretik eta ondo izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude