WhathApp bidez erabiltzaileen arteko harremana indartuko du Mintzanetek

Teknologia berrietara egokitzen jarraitzen du Mintzanet proiektuak. Hala, euskara on line eta doan praktikatzeko modua eskaintzen duen egitasmoak bertan parte hartzen duten pertsonei harremanetan egoteko bide berri bat zabalduko die: WhatsApp-a.

Bidelagunek eta bidelariek elkarren berri izan eta euskara praktikatzen jarrai dezaten, komunitate birtual bat sortu dugu. Hartu-eman zuzenagoa eta erabiltzaileek beraien esperientziak are eraginkorrago partekatzeko zein ezagutzeko asmoz, sare eguneratua aurkeztu dugu.

WhatsApp bidez, lurraldeka edo zonaldeka batuko ditugu proiektuan parte hartzen duten pertsonak, eta aurrez aurreko saioetan zein Mintzanetek webgunean edo sare sozialetan ahalbidetzen dizkien material eta proposamenak elkarrekin jorratzeko aukera berri bat izango dute horrela (656 713 583).

Agian hau ere gustatuko zaizu

2 thoughts on “WhathApp bidez erabiltzaileen arteko harremana indartuko du Mintzanetek

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude