Xalba Dalmau, bidelaguna: “18 urterekin hitz bakarra nekien euskaraz: ama. Orain, nire nortasunaren zati bat da”

Xalba Dalmau (Galdakao, 1946) erretiratua dago, eta lagun baten bidez izan zuen Mintzaneten berri. Proiektua “oso interesgarria” iruditu zitzaion eta izena ematea erabaki zuen; orain, astero, bere bidelariari euskara praktikatzen laguntzen dio, Bilboko emakume bati, hain zuzen ere.

Euskararekin izan duen harremana bitxia izan da, 18 urterekin ez zekien hitz bat baino: ama. “Apurka-apurka hasi nintzen euskararekin eta orain ondo ari naiz. Gaur egun, nire nortasunaren zati bat da”, esan du Xalbak.

Laguntzaile lanetan pozik dabil. “Nire bidelaria gazteagoa da eta maila baxua dauka, baina oso ondo konpontzen gara”, dio. Zentzu horretan, Mintzanet gomendatuko luke, dudarik gabe. “Oso garrantzitsua da euskaldun berrientzat. Ni bide horretatik pasatu naiz eta esan ahal dut. Orain dela 20 urte euskaldun berria nintzen eta euskara gutxi nekien. Orduan, Arrasateko AED elkarteak antolatzen duen Mintzalagunean izena eman nuen”, azaldu du.

Geroztik, beti landu izan du euskal kultura: Arrasateko Portaloi Kultur Elkarteko presidentea izan da azken 14 urteotan, Labayru Fundazioko artxibategia antolatzen laguntzen du, Arrasateko Zientzia Elkarteko, Nabarraldeko, Galdakaoko Andra Mari Dantza taldeko eta Arrasateko AEDko kidea da. Eta orain, gainera, Mintzaneten bidelaguna.

Xalba Dalmau
Xalba Dalmau bidelaguna da Mintzaneten

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude