Zenbakiak nola idatzi?

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

 

  • Euskaltzaindiaren arauak 

     

    Zenbakiak

     

    0 zero 20 hogei

    2 bi (biga) 21 hogeita bat

    5 bost (bortz) 25 hogeita bost

    13 hamahiru 35 hogeita hamabost (hogeita hamabortz)

    17 hamazazpi 70 hirurogeita hamar

    18 hemezortzi (hamazortzi) 80 laurogei

    19 hemeretzi 90 laurogeita hamar

     

    101 ehun eta bat 600 seiehun

    300 hirurehun 700 zazpiehun

    400 laurehun 800 zortziehun

     

    234 berrehun eta hogeita hamalau 567 bostehun eta hirurogeita zazpi

    1.200 mila eta berrehun 1.201 mila berrehun eta bat

    13.425 hamahiru mila laurehun eta hogeita bost

    47.689 berrogeita zazpi mila seiehun eta laurogeita bederatzi

     

     

    ETA, ZENBAKIAK EMATEAN

     1.500, 2.700 eta gisako zenbakiak tradizioan eta emendiozkoarekin eman izan dira euskaraz, eta sistema hori da hobestekoa egun ere: 1.500 > *mila bostehun (> mila eta bostehun); 2.700 > *bi mila zazpiehun (> bi mila eta zazpiehun); *bi milioi zazpiehun mila euro (> bi milioi eta zazpiehun mila euro); 1.200.000 > *milioi eta berrehun mila, *milioi bat berrehun mila (> milioi bat eta berrehun mila).

    Ohitura hori salgaien prezioak eta kirol-proben emaitzak emateko ere gorde da orain arte: ?Kafea bat hogei da (> Kafea bat eta hogei da). 22 eta 14 nagusitu zen Olaizola II.a finalean. ?Hiru bat irabazi du Osasunak (> Hiru eta bat irabazi du Osasunak).

     Baina mila (1.000) zenbakitik gora, eta kendu egiten da ondoren datozen ehunekoetan ere agertzen bada: 

    mila eta berrehun, baina mila Ø berrehun eta bi;

    mila eta laurehun, baina mila Ø laurehun eta bi. [7. arauaEH]

 

Artikulua

Baratzera joateko aukera kendu digute orain. Osasunaren aitzakia gorenarekin galarazten digute gure jakiak eta edakiak sortzeko aukera.

Nire onetik aterata nabil kartzelaldiari, leungarri, konfinamendua esaten dioten honetan. Kartzela zer den azaltzen ezin hasiko gara hemen… Kartzelaldiari etxealdia esaten diote batzuek. Etxean egoteko esan digute. Galdera zera da, zer da etxea?

“Gure amaren etxea” esaera baliatzen dut nik, eta noski, etxea ez da ateak biltzen duena. Etxea gure eta guretarren bizitzari eusteko denboran zehar osatu den kontzeptua da. Gure etxea gara, gu geroni, erleak, abereak, mendietako eskubideak, larreak, soroak, baratzea, fruitu arboladiak, lanerako tresnak eta abar. Hori dena, behintzat, bada etxea.

Etxea eraikuntza soil bat dela pentsatzen duenari motxetik ibiltzea gustatuko zaio… Nik ezagutu dudan emakumerik jakintsuenetako batek, bere etxera noiznahi joateko esan eta aurrez jakinarazi beharrik ez zela adierazteko hala esaten zidan: “Katuaren mugarrien barruan hemen izango gara”. Edadetua zen, eta ez zuen bere kasa nahinora joateko aukerarik, baina etxe inguruko lore, oilo, erle, baratze, etxekone eta abarretara hurbildu eta haiekin aritzeko adina bazen. Huraxe zen bere etxea; bere alaba-semeena zabalagoa zen, eta zer esanik ez bere bilobena…

Etxeari motxetik begiratzen dioten horiek baratzera joateko aukera kendu digute orain. Ez dut inoiz horrelakorik izan denik jakin. Izugarria da. Gure kulturaren eta, bide batez gure izaeraren oinarria den baratzera joatea galarazten digute. Ba al daki zer egiten ari den erabaki horiek hartzen dituen jende horrek? Jendilaje horrek?

Artikulu osoa hemen

Jakoba Errekondo

Argia

 

Bideoa 

pastedGraphic.png

Amazing Things Happen – Euskera

“Gauza miresgarriak gertatzen dira”, autismoaren azalpen laburra

Gaur, apirilak 2, Autismoaren Nazioarteko Eguna da, baina, zer da autismoa? “Gauza miresgarriak gertatzen dira” deitzen den bideo honek sinple bezain argi azaltzen du zer den autismoa eta hemen duzue euskarara itzulita.

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude