Zer da Mintzanet?

Mintzanet euskara on line praktikatzeko aukera da: noiznahi, edonon eta doan!

Horretarako, nahikoa duzu ordenagailuan, tabletean edo mugikorrean (kamerarekin, mikrofonoarekin eta entzungailuekin) Internet edukitzearekin! Konekta zaitez!

Proiektuak bi zutabe ditu: bidelaguna eta bidelaria. Zein da zuretzat egokia?

Bidelaria: euskara praktikatu nahi duen pertsona da, gutxienez A2-B1 maila eskatuko zaio, elkarrizketa bermatuta egon dadin!

Bidelaguna: bidelariari laguntzeko prest dagoen euskalduna da, ez da irakaslea, elkarrizketak ez baitu asmo didaktikorik. Helburua hitz egitea da, bidelariari lotsa galtzen edo soltura irabazten laguntzea.

Astean ordu erdiko saioak egiten dituzte gehienek… Eta zu, zeren zain zaude? Eman izena!

Hementxe klik egin, galdetegia bete eta berehala jarriko gara zurekin harremanetan, ez zara damutuko!

19 comments

  1. Lehenengo perfila ateratzen saiatzen naiz. Egunero joaten naiz euskaltegira baina irten ondoren ez daukat inorekin euskaraz hitz egiteko. Horregatik gustatuko litzaidake norbaitekin hitz egitea. Mila esker

  2. Nik euskaraz ikasten ari naiz, inguruneko pertsonak euskaraz ez dakite eta pila bat kostatzen zait hitz egitea.

    1. Baina NAHI baduzu ikasiko duzu. EZINA, EKIÑEZ… EGIÑA!!! Nik, hogei urte nuenean hasi nintzen euskera ikasten. Orain 69 urte ditut, hiru seme ditugu, hirurak euskaldunak. Non, eta Tuteran!
      Nola esan behar da “nik euskeraz ikasten ari naiz” ala “ni euskeraz ikasten ari naiz”? Zorionak, Ana! Ez etsi!!, Ez utzi. Eutsi euskerari!!

  3. Kaixo, euskara ikasten ari naiz, eta mintza egin behar dut . Gasteizen bizi naiz eta oraindik ez daukat b1.

  4. kaixo!! Euskara ikasten nabil baina klasetik kampo ezin dut inorekin mintzatu,oraindik ez dut B1 atera,horretan nabil,seigarren hurratsean.Norekin hitz egin aurkitzea gustatuko litzaidake.

  5. Hola yo quisiera aprender el euskara pero no se is hay que pagar aqui en este sitio.
    Gracias!

    1. Hola, Patrick,
      Mintzanet es una plataforma para practicar euskera a través de Internet y de forma gratuita. Para poder participar hace falta un nivel mínimo (A2 alto-B1).
      Más información en info@mintzanet.net
      Eskerrik asko!

  6. Bi urte daramatzat bidelari moduen, eta oso pozik nago. Ez dakit hobeto egiten dudan gaur egun, hori bidelaguna esan beharko luke.
    Gure artean konpontzen gara egun batean ezin badugu hitz egin. Aldatzen dugu eguna. WhatsApp bidez hitz egiten dugu.
    Primeran konpontzen gara.
    Dagoeneko, bi urte pasa dira.

    1. Kaixo, Izaskun!
      Bai, dagoeneko bi urte pasa dira.
      Marisa eta zu oso bikote ona zarete!
      Eutsi eta zorionak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude