Mintzanet euskara on line eta doan praktikatzeko aukera da. Bidelagunak euskaraz ongi daki (ez du titulurik behar) eta bidelariak praktikatu egin nahi du (A2 maila altua-B1). Guk bidelaria bidelagunarekin (bat-bat) harremanetan jarriko dugu eta elkarrizketak Internet bidez izango dira. Ez dago helburu didaktikorik. Soltura irabaztea eta lotsa galtzea dira proiektuaren xedeak.

On line

Interneteko konexioa behar duzu saioak egin ahal izateko: lanetik, etxetik edo hondartzatik hitz egin dezakezu.

Gailuak

Ordenagailua, tableta edo telefono mugikorra (kamerarekin, mikrofonoarekin eta entzungailuekin)

Elkarbanatu

Skype, WhatsAppeko bideo-deia edo Google Hangouts. Bikotekidearekin adostutako programa erabiliko duzu saioak gauzatzeko.

19 thoughts on “Zer da Mintzanet?

  1. Lehenengo perfila ateratzen saiatzen naiz. Egunero joaten naiz euskaltegira baina irten ondoren ez daukat inorekin euskaraz hitz egiteko. Horregatik gustatuko litzaidake norbaitekin hitz egitea. Mila esker

  2. Nik euskaraz ikasten ari naiz, inguruneko pertsonak euskaraz ez dakite eta pila bat kostatzen zait hitz egitea.

    1. Baina NAHI baduzu ikasiko duzu. EZINA, EKIÑEZ… EGIÑA!!! Nik, hogei urte nuenean hasi nintzen euskera ikasten. Orain 69 urte ditut, hiru seme ditugu, hirurak euskaldunak. Non, eta Tuteran!
      Nola esan behar da “nik euskeraz ikasten ari naiz” ala “ni euskeraz ikasten ari naiz”? Zorionak, Ana! Ez etsi!!, Ez utzi. Eutsi euskerari!!

  3. Kaixo, euskara ikasten ari naiz, eta mintza egin behar dut . Gasteizen bizi naiz eta oraindik ez daukat b1.

  4. kaixo!! Euskara ikasten nabil baina klasetik kampo ezin dut inorekin mintzatu,oraindik ez dut B1 atera,horretan nabil,seigarren hurratsean.Norekin hitz egin aurkitzea gustatuko litzaidake.

  5. Hola yo quisiera aprender el euskara pero no se is hay que pagar aqui en este sitio.
    Gracias!

    1. Hola, Patrick,
      Mintzanet es una plataforma para practicar euskera a través de Internet y de forma gratuita. Para poder participar hace falta un nivel mínimo (A2 alto-B1).
      Más información en info@mintzanet.net
      Eskerrik asko!

  6. Bi urte daramatzat bidelari moduen, eta oso pozik nago. Ez dakit hobeto egiten dudan gaur egun, hori bidelaguna esan beharko luke.
    Gure artean konpontzen gara egun batean ezin badugu hitz egin. Aldatzen dugu eguna. WhatsApp bidez hitz egiten dugu.
    Primeran konpontzen gara.
    Dagoeneko, bi urte pasa dira.

    1. Kaixo, Izaskun!
      Bai, dagoeneko bi urte pasa dira.
      Marisa eta zu oso bikote ona zarete!
      Eutsi eta zorionak!

Utzi erantzuna maria(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude