Argibideak

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Zer behar duzu parte hartzeko?

Ordenagailua, tableta edo mugikorra (webkamerarekin, mikrofonoarekin eta entzungailuekin).

Nola hitz egin dezakezu?

Edozein bideokonferentzia sistemaren bitartez (bikotekidearekin adostuko duzu). Hala ere, gehienek Skype erabiltzen dute.

SKYPE

-Skype programa deskargatu: http://www.skype.com/es/download-skype/skype-for-computer/

-Erabiltzailea eta pasahitza aukeratu (erabiltzailea izena emateko galdetegian idatzi beharko duzu).

 Zer egin behar duzu izena eman ondoren? 

-Webguneko galdetegia bete ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara emailez (begiratu ‘No deseado’ karpetan, badaezpada ere) datu guztiak zuzen jaso ditugun baieztatzeko.

-Ondoren, bidelaria/bidelaguna topatuko dizugu. Norbait lortzen dugunean, berriro ere zurekin harremanetan jarriko gara, zure bidelariaren/bidelagunaren datuak emateko.

Bidelaria edo bidelaguna aurkitzen dizutenean, honakoa egin behar duzu:

-Skypen edo aukeratu duzuen plataforman lagun-eskaera bidali edo berea onartu.

-Koordinatzaileek sortu dizuten egutegia begiratu (www.mintzanet.net webgunean zure erabiltzailearekin eta pasahitzarekin ikus dezakezu).

-Saioak bertan behera utz ditzakezu eta zure bikotekideari automatikoki iritsiko zaio abisua.

-Zure bidelariarekin edo bidelagunarekin adostuta, saioak egunez edo orduz aldatu ditzakezu. Mintzanetek malgutasuna eskaintzen dizu.

-Edozein zalantza izanez gero, idatzi info@mintzanet.net helbide elektronikora.

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude