Bidelagunak behar ditugu

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Mintzanetek, bere zerbitzua eskaini ahal izan dezan, bidelagunak eta bidelariak behar ditu.

Bidelagunak euskaldun jantziak dira, baina ez dute titulurik behar. Helburua ez baita eskola ematea, ordu erdian edo ordubetean euskara lasai praktikatzeko aukera izatea baizik. Lagundu nahi dutenek zehazten dute maiztasuna: astean behin, bitan edo hirutan, hamabostean behin…

Bidelagunek beren denboraren zati bat hartu eta doan eskaintzen dute, bidelariek euskara doan praktikatzeko aukera izan dezaten.

Bidelari askok eman dute izena. Eta beste asko ere hurbilduko dira gurera. A2 eta B1 maila behar dute izan, elkarrizketa bideratu ahal izateko.

Baina laguntzaileak behar ditugu. Zenbat eta laguntzaile gehiago, orduan eta hobea izango da zerbitzua, orduan eta aukera gehiago izango dute praktikatu nahi dutenek.

Ez ditugu maisu/maistrak behar, euskaraz hizketan egin nahi dutenak, praktikatzeko prest daudenei tarte bat eskaintzeko.

Zatoz eta lagundu besteei euskara praktikatzen!

Begira zer esaten duten beste bidelagun batzuek

 

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.