Zeren zain zaude?

Astean ordu erdiko tartea baduzu, eman izena, eta izan zaitez bidelari edo bidelagun Mintzaneten!

Bidelariak euskara praktikatu nahi dutenak dira eta gutxienez B1 maila izan behar dute. Pantailaren beste aldean bidelagunak izango dituzte, astero euskaraz hitz egitea ahalbidetuko dieten laguntzaileak. Gogoratu helburuak bidelariak soltura irabaztea, lotsa galtzea eta jariotasuna lortzea direla!

Une honetan, bidelari asko ditugu bidelaguna izateko zain, euskara on line praktikatzen lagunduko dion norbaiten esperoan. Beraz, zure laguntza behar dugu, euskararen alde zerbait egiteko aukera paregabea duzu! Sartu www.mintzanet.net-en eta ikasturte honetan euskaldun baten sorreran lagun dezakezu!  Ez duzu titulurik behar, ez baitzara irakasle izango. Astean ordu erdiz jarduteko denbora baduzu, euskarari bultzada bat eman nahi badiozu eta pertsona berri bat ezagutu nahi baduzu, Mintzaneten badugu zuretzat lekua! Ordenagailutik, tabletetik edo mugikorretik jardun dezakezu, Internet bidez.

Zeren zain zaude?

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

2 thoughts on “Zeren zain zaude?

  1. Joan den urtean saiatu nintzen baina “arazo” teknikuak izan nituen. Ea surten lortzen dudan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude