Zornotzako Barnetegiak irabazi du gure lehiaketa

Want create site? Find Free WordPress Themes and plugins.

Udarako leloa: bidaiatu ahala, munduratu euskara!” izan da esaldi irabazlea eta Etxepare Euskal Institutuaren liburu-sorta beraientzat izango da. Mintzanet egitasmoaren helburua euskara munduko bazter guztietara hedatzea denez, esaldia gure xedearekin bat datorrelako hautatu dugu.

Mintzanet_lehiaketa_liburu-sorta

Hala ere, jendearen partaidetza da azpimarratu nahi duguna. Hilabete honetan zehar hainbat esaldi, lelo eta bertso jaso ditugu, eta, horren adibide dira hemen jarraian daudenak:

 -Udan kanpoan, baina Mintzanetekin euskara beti nire ondoan

-Mintzanet, euskararen udaleku

-Mintzanet, euskaraz uda bizi nahi dugunontzat

-Udan nora, euskara hara!!

-Udako plan ere badelako, euskara ere udako plana!!

-Udan, zauden tokian zaudela, Mintzaneti esker aitzakiarik ez: EGIN EUSKARAZ!

Emaiozu aukera zeure buruari eta udan (ere) euskaraz egin!!

Oso polita da zu udan euskaraz entzutea, eta badakizu!

Erromeriak udan badira eta erromeriak euskaraz badira, udan euskaraz, TIRA!

-Itsasgoratik itsasbeherara hodartzan, euskara, bakoitzak bere erara!

-Mintzanetik gabeko bizia, eguzkirik gabeko uda

-Udan non konexioa, han Mintzanet

Euripean, eguzkitan, Itzalean edo terrazetan Udan aukera ugari ditugu euskaraz gozatzeko. Mintzatu!

-Dzanga euskarara Mintzanetekin

-Uda honetan busti euskararekin Mintzaneten

-Edozein txokotatik, eman haizea euskarari Mintzanetekin

-Mintzanetekin udan edonora ta euskara albora

Udan ere euskara praktikatzea dibertigarria eta entretenigarria da. Egin erraz Mintzanetekin!

-Ez egin duda atera mingaina´ta egin guda, banaka’o taldeka euskara sexu da; gurera heldu da,  Mintzauda

-Mintzanet udan ketchuparekin porrusalda jatea nahiago dut

Euskara ikasi ondoren

hitz egiteko egarria

asetzea lortzeko nik

zabaltzen dut aldarria.

Entzun, betiko euskalduna,

horretan asko jarria,

zure euskara nirearentzat

izan daiteke ongarria.

Bion eskura badugu

tresna erabilgarria,

edonongo euskaldunak

elkartzeko ezarria.

Bai, mintzanet.net da

batzen gaitun lokarria.

-Zer lirateke urteko egunik luzeenak, haien ederra azaltzeko euskarazko hitzik gabe.

Aitzakia ederra da udan euskaraz irakurtzea, euskaraz irakurritakoaz Mintzanet bidez euskaraz hitz egiteko

 

Eskerrik asko guztiei eta badakizue, uda honetan: Mintzanet! Animatu eta izena eman!

 

AMAIA_MINTZANET

 

 

 

Did you find apk for android? You can find new Free Android Games and apps.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude