50 bidelagun-Mintzanet-twitter

50 bidelagun* gehiago behar ditugu. Laguntzeko prest zaude?

Aurten 10 urte beteko dira mintzanet martxan jarri zenetik. Geroztik, ehunka lagunek astero ordu bat gutxienez eman dute euskaraz aritzeko. Bidelagunak eta bidelariak elkarrekin aritu dira milaka mintzapraktika ordu eginez, Euskal Herrian asko eta asko, baina gure mugetatik kanpo ere bai.

Hazkunde une honetan bidelagun* gehiago behar ditu mintzanet sareak. Zuk ere parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin. Laguntzeko prest zaude?

– Euskaraz mintzatu nahi duen jende gehiago dagoelako

Pandemia garaiak gainera, areagotu egin du bidelarien eskaera. Gero eta gehiago dira euskaraz online eta doan aritzeko izena ematen duten bidelariak.

– Euskara ikasten ari eta praktikatu gura dutelako

Berdin du noiz, berdin du nondik eta zertarako. Kontua euskaraz aritzeko aukera izatea da, eta horretan mintzanet sareak frogatu du, euskara ikasi eta euskaraz aritu nahi duenarentzat tresna ezin hobea dela.  Une honetan ere, baditugu bidelagunen zain dauden bidelariak, eta horretarako bidelagun* gehiago lortzeko ahaleginean ari gara.

– Munduan euskaraz aritu nahi duten lagunak ditugulako

Euskal Herriko hiztunak dira mintzanet proiektuko asko eta asko, baina ugariak dira munduko hainbat txokotatik asteroko hitzordua egiten duten mintzanet kideak. Teknologia berriak baliatuz, astean ordubete gutxienez bidelagunarekin aritzen dira solasean.

– Euskal Herrian euskaraz mintzatzeko beharra eta eskubidea dugulako

Gero eta gehiago gara euskaraz bizi nahi dugula esaten dugunok, eta euskara hitz eginez egiten dugu geure eskubide hori. Euskal Herrian euskaraz hitz egiteko aukera bat gehiago da mintzanet, eta horretan ari gara ehunka bidelagun eta bidelari, astez aste.

– Ikasi arren mintzatzeko premia eta gogoa dutelako askok

Euskaltegian, barnetegietan… ahalegin handia egiten dute euskara ikasi nahi dutenek. Ikasi eta mintzatzea da hizkuntza baten baldintza. Eta premia eta gogo hori asetzeko sortu zen mintzanet. Prozesu hori errazteko, eta astero pantailako lagunaren bitartez urratsak emateko, ikasia praktikan jartzeko, euskaraz mintzatzeko.Horregatik, hazkunde une honetan bidelagun* gehiago behar ditu mintzanet sareak. Zuk ere parte hartu nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin. Laguntzeko prest zaude?

You Might Also Like

2 thoughts on “50 bidelagun* gehiago behar ditugu. Laguntzeko prest zaude?

  1. Kaixo!
    Nire maila B2 da eta maila horren bidelagun izan naitekeela usted dut

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude