Joserra Onandia-Argia Ereiten Saria

Joserra Onandia Mintzaneteko lagunak Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du

Mintzanet egitasmoko lagun handia dugun Joserra Onandiak Getxoko Udalak banatzen duen Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du azaroaren 17an, Muxikebarri gunean. “Euskara ikasteko eta euskaraz bizitzeko duen jarrera nekaezina” aitortuko diote: “Getxoko sari garrantzitsuena da niretzat. Galan askotan izan naiz eta oraingoan seguru hunkitu egingo naizela”, adierazi du Onandiak.   Erretiroa hartu ondoren hainbat euskaltegietatik pasa … Continue reading Joserra Onandia Mintzaneteko lagunak Argia Ereiten Euskara Saria jasoko du

Alfredo eta Joserra-Bilbon-Mintzanet

Alfredo Laborde eta Joserra Onandia Bilbon elkartu dira

Rafa Retegi Mintzanet egitasmoko bidelagunarekin Donostian egun pasa egin ostean, Alfredo Labordek (Tres Arroyos) Euskal Herrian emango dituen azken egunak aprobetxatzeari ekin dio. Argentinarrak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz, eta behin egonaldia bukatuta, bigarren bisita berezi bat izan du. Oraingoan baina, Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.

Euskara ikasleentzako laguntza-metodoa | Joserra Onandia

Joserra Onandia Mintzaneteko erabiltzailearekin elkartu gara Skype bidez, eta getxoztarrak, euskara euskaltegietan ikasten ari direnei zuzenduta prestatu duten “laguntza-metodoa” azaldu digu.

“Etengabe osatzen eta berritzen ari den laguntza-metodoa da”, esan digu, eta norbaitek erabili nahi izanez gero, berarekin harremanetan jartzeko dei egin du.

Mintzanet.net

Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Sei urte inguru daramatzate Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelari eta bidelagunak eta Valeria Garcia Oyarzabal (La Pampa, 1973) bidelari argentinarrak Mintzaneten saioak egiten, eta adiskide min bilakatu dira. Astero-astero euskaraz aritzeko tartea hartzen dute pantaila aurrean, baina orain, aurrez aurre elkartu dira Algortan, “ilusio handiz”. Goizean goiz finkatu zuten hitzordua, eta Valeria Mugaritz jatetxean sukaldari … Continue reading Joserra Onandia eta Valeria Garcia elkarrekin, Algortan

Pedro Mari Sarduy, bidelaguna, eta Joserra Onandia, bidelaria elkarrekin

Pedro Mari Sarduy (Muxika, 1950), bidelaguna, eta Joserra Onandia (Getxo, 1945), bidelaria elkartu dira Bilbon. Sarduy Floridan bizi da, eta urtero etortzen da etxera. Oraingo honetan Onandiarekin Athleticen partidu bat ikusteko aprobetxatu du bisita.

Joserra Onandia getxoztarra eta Mauro Funes Garcia agentinarra elkarrekin!

Joserra Onandia (Getxo, 1945) bidelaria eta bidelaguna da Mintzaneten. Berari Pedro Mari Sarduy Floridan bizi den muxikarrak bizkaiera praktikatzen laguntzen dio eta, aldi berean, Onandiak Argentinako Valeria Garcia Oyarzabali (La Pampa, 1973) laguntzen dio.

Pedro Mari Sarduy (Florida) bidelagunak Joserra Onandia (Getxo) bidelariari bizkaiera praktikatzen laguntzen dio

Pedro Mari Sarduy (Florida, 1950) Ameriketako Estatu Batuetara joan zen 70eko hamarkadan eta bertan, bere euskalkia mantentzea lortu du: “Nire seme-alabek ere badakite euskaraz, bilobek ordea ez”. Han ez dauka euskaraz hitz egiteko aukerarik, eta horregatik, Mintzanet baliatzea erabaki zuen. Mintzaneten bidelagun den eta Euskal Herrian bizi den iloba batek eman zion proiektuaren berri eta izena … Continue reading Pedro Mari Sarduy (Florida) bidelagunak Joserra Onandia (Getxo) bidelariari bizkaiera praktikatzen laguntzen dio