Aiora Zubeldia, bidelaguna: “Mintzanet euskara lau haizetara zabaltzeko gure aukera da”

Aiora Zubeldiak (Zaldibia, 1996) lagun baten bidez izan zuen Mintzaneten berri. Orain, parte hartzen duela, proiektu “paregabea” dela iruditzen zaio: “euskaldun inguruan bizi ez diren pertsonek praktikatzeko aukera dute; Mintzanet euskara lau haizetara zabaltzeko gure aukera da”.

Bere bidelaria Miranda de Ebroko emakume bat da, eta Aiorak azaldu duen moduan “lagun batekin kafe bat hartzera joatea” bezala da. “Oso harreman ona sortu da, edozer gauzari buruz hitz egin dezakegu; zoritxarrez ez dugu aurrez aurre ezagutzeko aukerarik izan ni atzerrian bizi naizelako, baina egunen batean egingo dugu”, azpimarratu du.

Bere ustez, esperientzia honi esker gauza asko ikasi ahal dira: “oso interesgarria da beste pertsona baten ikuspegia ezagutzea eta ideia ezberdinak partekatzea; nire bidelariaren kasuan, gustatzen zaiolako ikasten du euskara eta hori oso pozgarria da euskaldun batentzat”.

Aiorak azaldu duenez euskara “altxor preziatua” da, bere jaioterriarekin lotzen duena, nahiz eta denbora luzean kanpoan izan.

Horregatik, Mintzanet dudarik gabe gomendatuko luke: “esperientzia ikaragarria da eta ez du ia denborarik eskatzen; gure kulturaren parte izan nahi dutenei eta gure ondarea babesten laguntzen digutenei tartetxo bat eskaintzea baino zerbait politagorik ba al dago?”

 

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *