Alazne Fernández, bidelaria: “Nire helburua euskaraz gozatzea da”

Alazne Fernández (Bilbo, 1966) bidelaria da, eta duela bi urte ezagutu zuen Mintzanet proiektua. “Euskaldun berria naiz; orain hamar urte lortu nuen bigarren profila, eta euskara ahaztuta neukan, lanean eta inguruan ez dudalako aukera handirik”, azaldu du Alaznek. 

Txikia zenean bere eskolan ez zuen euskara ikasteko aukerarik, “ezta bigarren hizkuntza gisa ere”. “Ez da nira ama hizkuntza, baina bai nire arbasoena eta nire herriarena; eta pena ematen dit komunikatzeko gai ez izatea. Eta heldua zarenean hizkuntza bat ikasteak ahalegin handia eskatzen du”, esan du. 

Baina, orain Hendaiako emakume batek euskara praktikatzen laguntzen dio astero: “ia ordubete eta ez beti egun berdinean, agendaren arabera moldatzen gara”. Alaznek esaten duenaren arabera, ez dute gairik prestatzen: “gure bizitzari buruz aritzen gara; horregatik, zenbat eta denbora gehiago, gertuago sentitzen gara”. 

Proiektuan parte hartzea, “dudarik gabe”, gomendatuko luke. “Nire helburua ez da maila zehatz bat lortzea, euskaraz gozatu nahi dut”, bukatu du Alaznek. 

You Might Also Like

2 thoughts on “Alazne Fernández, bidelaria: “Nire helburua euskaraz gozatzea da”

  1. Kaixo, Cristina dut izena eta Gasteizkoa naiz. Txikitan euskara ikasi nuen eskolan, baina ikasgai gisa bakarrik. Ikasketak amaitzean, ezin nuen hitz egin, baina bai ulertu. B1 atera berri dut eta B2 prestatzen saiatzen ari naiz. Hiru alaba ditut, eta haiekin euskaraz hitz egiten saiatzen naiz, baina nerabeak direnez, zuzendu besterik ez dute egiten, eta, egia esan, ez naiz erosoegi sentitzen haiekin hitz egiten. Nire helburua maila guztietan euskaraz komunikatu ahal izatea da. Gasteizen jaio nintzen eta nire familia osoa hemengoa da, baina gauza bategatik edo besteagatik, ezin izan dut aurrera egin. Nire mintza lagun ezagutu dut aurten eta, egia esan, oso pozik nago. Asko lagundu dit askatzen eta hitz egiteko falta zitzaidan konfiantza aurkitzen.

  2. Orain dela lau hilabete, Ikaskideari esker “mintzanet-a” ezagutu nuen. Nire egunerakotasunean euskara praktikatzeko zailtasunak direla medio, duela bi hilabete egitasmo honetan parte hartzea erabaki nuen. Egia esateko, dena erraza baino errazagoa izan zen hasieratik. Gainera, nire ikaskidea jatorra izateaz gain, oso ondo moldatu ginen. Horregatik, ostegunero elkartu ohi gara euskaraz hitz egiteko, jariotasuna zein aberastasuna lortu ahal izateko modurik eraginkorrena baita. Egia da, gabonetan elkartzea zailagoa izan dela, alabaina, datorren astetik aurrera berriro hasiko gara.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *