Alba Dominguez eta Estibaliz Diaz

Alba Dominguez eta Estibaliz Diaz, bidelariak: “Mintzaneti esker euskara praktikatzen, ikasten eta partekatzen ari gara”

Alba Dominguez eta Estibaliz Diaz lagun minak bilakatu dira dagoeneko. Euskara praktikatzeko asmoz eman zuten Mintzaneten izena, eta egitasmoko koordinatzaileek harremanetan jarri zituzten.

Barakaldon bizi da bata, Gasteizen bestea, baina plataforma digitalak erabiliz, asteartero ikusten dute elkar. 9:00etan finkatu ohi dute hitzordua eta denbora luzez aritzen dira berriketan: “Mintzaneti esker euskara praktikatzen, ikasten eta partekatzen ari gara. Antzeko gustuak ditugu, eta pozik gaude gure bizitzari buruz euskaraz hitz egiteagatik”.

Mintzanet ”aukera polita” dela deritzote Albak eta Estibalizek, eta proiektuan izena ematera animatu nahi dute jendea. Are gehiago, proposamen bat ere luzatu nahi izan diete koordinatzaileei: “Gustatuko litzaiguke hilabetean behin txango bat egitea, adibidez, mendira joatea denok elkarrekin”.

Eskerrik asko bikote. Ondo segi euskaraz bizitzen!

Alba eta Esti-Mintzanet bere ahotan

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *