Alfredo eta Joserra-Bilbon-Mintzanet

Alfredo Laborde eta Joserra Onandia Bilbon elkartu dira

Rafa Retegi Mintzanet egitasmoko bidelagunarekin Donostian egun pasa egin ostean, Alfredo Labordek (Tres Arroyos) Euskal Herrian emango dituen azken egunak aprobetxatzeari ekin dio. Argentinarrak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz, eta behin egonaldia bukatuta, bigarren bisita berezi bat izan du. Oraingoan baina, Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.

San Mamesen finkatu zuten hitzordua, eta bertan izan zuen Labordek Joserra Onandia laguna zain. Getxoztarrarekin harreman ona du, eta elkarrekin praktikan jarri zuten Onandiak garatutako euskara euskaltegietan ikasten ari direnei zuzenduta prestatu duten laguntza-metodoa: “Alfredok programa probatu du nirekin, berak propio eskatuta. Maiteminduta geratu da laguntza-metodoarekin”.

Euskaltzale amorratua da Joserra, baina baita Alfredo ere, eta getxoztarrak estimu handia dio: “Alfredo pertsona ona da, eta izugarrizko lana egiten ari da euskararen alde Argentinan. Oso pozik egon da Maizpiden, eta gogoz itzuliko da sorterrira, euskara praktikatzen eta zabaltzen jarraitzeko gogoz”.

Enkontruaren argazkia bidali digute. Mila esker bikote!

Alfredo eta Joserra-Bilbon

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *