Amaia Larrañaga, bidelaguna: “Aurrez aurre euskaraz aritzeko modurik ez dutenentzat aukera bat da Mintzanet; horrek niri satisfazio handia ematen dit”

Amaia Larrañaga (Aizarna, 1957) bidelaguna da Mintzaneten. Euskara praktikatzen laguntzen dio Gasteizko emakume bati. Proiektua bere ahizpa bati esker ezagutu zuen eta egun parte hartzen du, erretiroa hartuta baitago.

“Aurrez aurre euskaraz aritzeko modurik ez dutenentzat aukera bat da Mintzanet; horrek niri satisfazio handia ematen dit”, azpimarratu du Amaiak.

Bere bidelaria Gasteizko emakume bat da, eta astean behin elkartzea erabaki dute. “Astean zehar izaten ditugun gorabeherak kontatzen dizkiogu elkarri. Zaletasunez eta gogoez ere aritzen gara… Harremana polita da, nahiz eta sakona ez izan oraindik”, esan du.

Amaia Larrañaga, bidelaguna

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *