Anabel eta Andrea, ETBn

Andrea Bella eta Anabel Jaureguiberry, Euskal Telebistan: “Maite dugu euskara”

Klaudio Landak aurkezten duen Euskal Telebistako ‘Eztabaidan’ saioan parte hartu zuten atzo (maiatzak 5) Mintzaneteko erabiltzaileak ditugun Andrea Bella uruguaitarrak eta Anabel Jaureguiberry argentinarrak.

Euskara ikasten noiz eta zergatik hasi ziren azaldu zioten Euskal Herriari, eta zuzeneko WhatsApp mezuetan Mintzaneteko kideen animoak jaso zituzten. Batetik, Jon Mikel Hurtado de Saratxo Altzaga bidelagun plentziarrak Anabel agurtu zuen: “Aupa, Anabel, gorentziak Plentziako zure mintzalagunaren partez!”. Bestetik, Andreari ere Hernaniko lagunek idatzi zioten: “Gabon Hernanitik, Andrea! Noiz zatoz berriro gurekin dantzatzera?”

Ikusi elkarrizketa, argazkian klik eginez:

Andrea Bella eta Anabel Jaureguiberry, Euskal Telebistan

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude