Andrea Bella, Uruguai: “Euskaraz bizitzeko aukera izan dugu Euskal Herrian”

2013an hasi ziren Anabel Jaureguiberry (Argentina), Andrea Bella (Uruguai), Laura Moreno (Uruguai), Christian Etxeberria (Txile), Begoña Tisera (Argentina), Alfredo Laborde (Argentina) eta Florencia Deniz (Argentina) Mintzaneteko lagunak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen. Urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute aurten ikastaro trinkoa, Lazkaoko Maizpide Barnetegian.

Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok beraiekin izateko aukera izan dugu, eta erreportajetxo batean bildu ditugu guztien esperientziak. Oraingoan baina, beraien bizipenak banan banan ezagutzeko aukera duzue. 

Andrea Bellak hainbat aldiz bisitatu du Euskal Herria, baina 2021ean motibazio berezi batek bultzatuta izan dugu gurean. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen ari da 2008az geroztik uruguaitarra, eta aurten, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara irakasle izateko azken urratsa emateko aukera izan du. Hilabete t’erdiko egonaldia aprobetxatuz, Mintzaneteko lagunekin elkartzeko aukera izan du Andreak, eta oso pozik sentitu dela aitortu digu: “Euskaraz bizitzeko aukera izan dugu Euskal Herrian”.

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *