Asier Romero, bidelaguna: “Batzuek inguruan ez dute euskaraz hitz egiteko aukerarik, eta horretarako, Mintzanet paregabea da”

Asier Romero (Bermeo, 1972) bidelaguna da Mintzaneten. Berria egunkarian izan zuen proiektuaren berri  eta “interesgarria” iruditu zitzaion, “batez ere, eremu ez euskaldunetan bizi direnentzat”. “Ezin dugu ahaztu batzuek ez daukatela aukerarik euren inguruan euskaraz hitz egiteko, eta horretarako, Mintzanet paregabea da”, azaldu du Asierrek.

Bere bidelariarekin astero aritzen da, ordubetez. “Berari lotsa galtzen eta jariotasuna irabazten laguntzen diot. Euskara ez da hizkuntza soila, herri nortasuna ere bada, eta Xabier Amurizak esan zuen bezala, euskara euskaldun egiten gaituena da”, azpimarratu du bermeotarrak.

Zentzu horretan, beste pertsonei parte hartzea gomendatuko lieke, “dudarik gabe”. “Nire ikasleei ere proiektua zer den kontatzen diet. Doan da, nahi duzun maiztasunarekin hitz egin dezakezu eta malgutasun handia duzu zure bidelariarekin geratzeko”, azpimarratu du.

Asier Romero
Asier Romero bidelaguna

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude