Begoña Tisera, Maizpide Euskaltegia

Begoña Tisera, Argentina: “Esperientzia oso aberasgarria izan da”

2013an hasi ziren Anabel Jaureguiberry (Argentina), Andrea Bella (Uruguai), Laura Moreno (Uruguai), Christian Etxeberria (Txile), Begoña Tisera (Argentina), Alfredo Laborde (Argentina) eta Florencia Deniz (Argentina) Mintzaneteko lagunak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen. Urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute aurten ikastaro trinkoa, Lazkaoko Maizpide Barnetegian.

Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok beraiekin izateko aukera izan dugu, eta erreportajetxo batean bildu ditugu guztien esperientziak. Oraingoan baina, beraien bizipenak banan banan ezagutzeko aukera duzue. 

Begoña Tiserak Euskara Munduan programan parte hartzea esperientzia zoragarria izan dela esan digu, asko gozatu duela. Lazkaoko eskolak Mintzanetekin uztartu ditu, eta bere bidelaguna eta egitasmoko gainerako lagunak aurrez aurre ezagutzeko aukera izan du: “Esperientzia oso aberasgarria izan da”.

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *