20211130-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: Elurraren hiztegitxoa; Izen ez diren izenak; Meigas

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Iritsi zaigu elurra. Berriaren hiztegian elurraren inguruko hiztegitxo bat daukagu ikusgai:

amukela. Maluta handia.
atertu. Euria gelditzen denean bezala erabiltzen da elurra gelditzen denean ere. Atertu gabe ari du elurra.
bisuts. Haizea eta elurra edo euria dakartzan ekaitza.
elur busti, elur euri, elur ur. Lurrera iristen denerako ia urtua dagoena.
elur eraso. Elur jasa.
elur erauntsi. Elur jasa.
elur geldo, elur gizi, elur irin, elur izpi, elur xehe. Elur fin-fina.
elur giro. Elurra egin aurreko giroa; elurra egin ondokoa.
elur haize. Elurra dakarren haizea.
elur handia egin. Elurra ugari egin.
elur izara, elur maindire. Elur geruza.
elur jausi, elurbildu, elurbizi, elauso.
elur lapar, elur lapats, elur nabar. Lurra apenas estaltzen duen elurra.
elur lapasta. Elur geruza mehea.
elur lodi. Elur geruza lodia.
elur lore. Edelweissa.
elur luma. Maluta.
elur malo. Maluta handia.
elur pikor. Maluta txikia.
elurra ari du, elurra da, elurra hasi du, elurra egin du.
elurrak estali. Zuritu.
– elurrauso* e. elauso.
elurte. Elur asko egiten duen garaia; elur erauntsia.
elurtsu. Elur askokoa.
elurtza. Elur multzo handia.
elur zapaldu gabe, zapalduko gabeko elur (elur birjina*). (es: nieve virgen; fr: niege vierge).

 

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *