20220426-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: ikusi naiz, ikusiko gara / Joan Baez / Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Poesia

Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrena bete da gaur. Bertako herritarrek eta euskal gizarteak gertuko historian bizi izan duten unerik latzena ekarriko dugu gaur gogora. 1937ko apirilaren 26an Condor legioko hegazkinek hiria suntsitu zuten, eta 126 pertsona hil zituzten.

Joan Baez-ek horrela kantatu zion Gernikari 1968an:

 

 

GERNIKAN

Gernikan espaloi gainetan txukun

soinez soin haur hilak

euren soineko zuri almidonatuekin

euren soinekotxo errukarriekin.

Bular eta bekokian zulotxoak

bertatik sartuta herio

trumoi bat bezala, uda-jolasetan

olgetan zebiltzala.

Ez egin negarrik haiengatik, ama,

betirako joan dira santuen zerura

Jainkoak beteko dizkie

bala-zuloak goxokiz.

Herioren egala (literatura bonbapean) liburutik jasoa (Iñigo Aranbarri)

Ken zazpi taldeak ere abesti hunkigarria dedikatu zion Gernikari:

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude