20220412-Bost minutuko ikastaroa

Bost minutuko ikastaroa: oraindik eta artean / Felipe Juaristi / Krusak


Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Artikulua

Ongia eta gaizkia. Vasili Grossman

Grossmanek ez dio irtenbiderik aurkitzen ongiaren eta gaizkiaren arteko gatazkari.

Gutun bat baino gehiago idatzi zizkion ama hilari.

«Bizitza osoan zehar uste izan dut nigan ona zen guztia, zintzoa zen guztia, ona zen guztia, besteekiko nuen maitasuna, dena zugandik zetorrela. Nigan txarra den guztia ez dator zugandik. Baina zuk, ama, maite nauzu, nahiz eta oso txarra izan. Zure maitasuna nirekin dago, eta nirea zurekin egongo da betiko».

Zergatik gaizkia zabaldu den ongiaren izenean, hori da Grossmanen galdera, hori da haren kezka nagusia. Grossmanen lan nagusia irakurtzen duenak (‘Bizitza eta Patua’ izan daiteke itzulpen egokia) badaki idazle horren borroka ongiaren izen-abizenak dituen gaitzaren aurkakoa dela. Berak idazten du inork ez duela krimenik burutzen gaizkiaren izenean, ongiaren izenean baizik. Ongia gaizkiaren perbertsioa da bihurtzen, gaitza bera baino gaitzago eta gaiztoago.

Grossmanek ez dio irtenbiderik aurkitzen ongiaren eta gaizkiaren arteko gatazkari. «Jainkoak ere ez dezake arindu lurraren gaineko gaitza». Ongiaren aurretiko ontasunak irabazten du, ordea», alegia ontasun txiki ezdeusak. Rousseauk «pietate» deitzen zion. Guk, modernook, «solidaritate» izenaz bataiatu nahi dugu. Ez da gauza bera, baina hurbilean daude bata eta bestea, nola garia eta garagarra.

Felipe Juaristi. El Correo

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude