20220628 - bost minutuko ikastaroa-mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: xaukena xauk / Ines Osinaga / EIMA Katalogoa

Iturria: Jabier Oses Azurmendi | Hizkuntza normalizazioko teknikaria | Kultura eta Hizkuntza Politika Saila


Euskara hobetzen

Nola esan Es lo que hay euskaraz?

“Xaukena xauk!” esaten omen dute oñatiar gazteek “besterik ez zegok!” adierazteko. Boladan jarri omen da esaera. Hikako forma horren erabilera, ordea, ez da hitanoaren osasun onaren adibide, ez baita zuzena. Mutilek hala moduz darabilte toka; “xaukena xauk!” beraren forma zuzena  “dauena xauk litzateke (…).

Onintza Irureta. Argia

Liburuxka Ingo xonau bajuan

Berria egunkariak hauxe proposatzen digu:

 Dagoena dago, hauxe daukagu, ez dago besterik (hau da dagoena*, dagoena da*). 

Hala anolatu zuten, eta dagoena da*[e.] 

Hala antolatu zuten eta dagoena dago. 

Hala antolatu zuten, eta hauxe daukagu.

Hala antolatu zuten, eta ez dago besterik.

https://www.berria.eus/estiloliburua/bilatu?s=dagoena+dago&d=all

You Might Also Like

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude