Flor Deniz, Argentina: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten”


Flor Deniz (Argentina) Euskal Herrira egindako lehengo bidaian maitemindu zen euskaraz: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten. Beraz, ikasten hasi nintzen”. Ordutik, hirutan bisitatu gaitu, eta tartean, Mintzaneten bidelagun duen Laura de Miguelekin aurrez aurre elkartzeko aukera ere izan du. 2015ean eman zuen izena euskara online eta doan praktikatzeko egitasmoan, eta oso gustura dago: “Mintzaneti esker kaleko euskara ikasteko aukera izan dut, ez horrenbeste laborategikoa”.

Karim Akbih Verdaguer, bidelaria: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari. Mintzanetek horiek hausten ditu”


Karim Akbih Verdaguer Lleidan jaio zen (Herrialde katalanak) eta arrantzan lan egiten du. Mintzaneten izena eman eta euskara praktikatzen ari da astero-astero: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari, lotsa, beldurra, aurreiritziak. Baina Mintzanetek horiek hausten ditu”.

Christian Etxeberria, Txile: “Mintzanet aukera oso ona da euskara praktikatzeko”


Christian Etxeberria (Txile) amonak hezi zuen jaioterrian, baina hark bere abizena nondik zetorren ez zekiela esan digu, eta jakin-mina piztu zitzaiola: “Amona hil zenean abizenaren jatorriaren bila hasi nintzen eta euskalduna zela ezagutu nuen”. Orduan hasi zen euskara ikasten eta Mintzaneti esker gure hizkuntza hitz egin dezakeela aitortu digu: “Minztanet aukera oso ona da euskara praktikatzeko, jarioa lortzeko”.

Bost minutuko ikastaroa: aditzoinen forma, ‘Dom Campistron’ eta Arnasa Gara


Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Elkarrizketa Bideoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen Aditzoinen forma Salbuespenak salbuespen, honela laburtu daiteke araua [28. araua]: a)    Partizipioa –tu (-du) amaitzen bada, hura kenduta: hartu > har; bazkaldu > bazkal; belztu > beltz (*belz); zehaztu > zehatz (*zehaz); hustu > huts (*hus)… Izenetik, izenondotik eta adberbioetatik sortutako aditz eratorria denean, partizipioaren forma ere onartzen da … Jarraitu irakurtzen Bost minutuko ikastaroa: aditzoinen forma, ‘Dom Campistron’ eta Arnasa Gara

Begoña Tisera, Argentina: “Esperientzia oso aberasgarria izan da”


2013an hasi ziren Anabel Jaureguiberry (Argentina), Andrea Bella (Uruguai), Laura Moreno (Uruguai), Christian Etxeberria (Txile), Begoña Tisera (Argentina), Alfredo Laborde (Argentina) eta Florencia Deniz (Argentina) Mintzaneteko lagunak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen. Urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute aurten ikastaro trinkoa, Lazkaoko Maizpide Barnetegian. Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok … Jarraitu irakurtzen Begoña Tisera, Argentina: “Esperientzia oso aberasgarria izan da”

Andrea Bella, Uruguai: “Euskaraz bizitzeko aukera izan dugu Euskal Herrian”


Andrea Bella Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen ari da 2008az geroztik uruguaitarra, eta aurten, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara irakasle izateko azken urratsa emateko aukera izan du. Hilabete t’erdiko egonaldia aprobetxatuz, Mintzaneteko kideak bisitatu ditu Andreak: “Lagunak ikusteko gogoz etorri gara Euskal Herrira”.

Anabel Jaureguiberry, Argentina: “Mintzaneti esker harremanak sortzen dira. Harremanak euskaraz”


Anabel Jaureguiberry Mintzaneteko erabiltzaile argentinarrak esan digu jakin-minagatik hasi zela euskara ikasten, “abizenagatik” hain zuzen ere. “Nire arbasoak Nafarroa Beherakoak ziren, eta Argentinara joan ziren XIX.mende erdi-bukaeran”. Euskara Munduan programan parte hartzeaz gain, Mintzaneten ere ari da euskara praktikatzen: “Oso aukera ona da, batez ere, eguneroko euskara praktikatzeko. Mintzaneti esker harremanak sortzen dira. Harremanak euskaraz”.

Bost minutuko ikastaroa: ZEHAR postposizioa; ‘Panza de burro’ (Andrea Abreu); EIMA katalogoa


Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Pasartea EIMA katalogoa Euskara hobetzen Euskara hobetzen ZEHAR Postposizio hau, normalean, NON kasuarekin erabiltzen da eta esangura bi har ditzake: denbora eta lekua. Bide honen zehar (okerra) Bide honeTAN zehar. Baratze eta zuhaiztiak atzean utzirik, soro eta zelaien zehar abiatuko gara (okerra) Baratze … Jarraitu irakurtzen Bost minutuko ikastaroa: ZEHAR postposizioa; ‘Panza de burro’ (Andrea Abreu); EIMA katalogoa

Alfredo Laborde, Argentina: “Euskara hizkuntza zoragarria da”


2013an hasi ziren Anabel Jaureguiberry (Argentina), Andrea Bella (Uruguai), Laura Moreno (Uruguai), Christian Etxeberria (Txile), Begoña Tisera (Argentina), Alfredo Laborde (Argentina) eta Florencia Deniz (Argentina) Mintzaneteko lagunak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen. Urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute aurten ikastaro trinkoa, Lazkaoko Maizpide Barnetegian. Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok … Jarraitu irakurtzen Alfredo Laborde, Argentina: “Euskara hizkuntza zoragarria da”

Bost minutuko ikastaroa: Iragan-geroa aditzaldia; ‘Hilekoa Evaxen iragarkietan’; ‘Ilun dagoen arren’


‘ Ilun dagoen arren Iturria: Jabier Oses Azurmendi Hizkuntza normalizaziorako teknikaria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila Euskara hobetzen Artikulua Musika Euskara hobetzen Euskara hobetzen Egingo nuen (Iragan-geroa aditzaldia) Izenak adierazten duenez, iraganari buruzko aditz-forma da beti. Erabilera-modu hauek ditu: Iraganeko ikuspegitik geroago gertatu behar zuena adierazteko: Esan nizun neronek egingo nuela. Iraganarekin lotutako nolabaiteko zalantza edo … Jarraitu irakurtzen Bost minutuko ikastaroa: Iragan-geroa aditzaldia; ‘Hilekoa Evaxen iragarkietan’; ‘Ilun dagoen arren’