Alfredo Laborde eta Joserra Onandia Bilbon elkartu dira


Rafa Retegi Mintzanet egitasmoko bidelagunarekin Donostian egun pasa egin ostean, Alfredo Labordek (Tres Arroyos) Euskal Herrian emango dituen azken egunak aprobetxatzeari ekin dio. Argentinarrak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz, eta behin egonaldia bukatuta, bigarren bisita berezi bat izan du. Oraingoan baina, Bizkaiko hiriburuan, Bilbon.

Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte


Arbaso euskaldunik ez badu ere, Montevideoko Euskal Etxean euskal dantza saioetan parte hartzera animatu zen behin Andrea Bella, eta ordutik, harreman estua du euskal kulturarekin. Euskara ikasteari ekin zion Mintzanet egitasmoan, eta gaur egun, euskara eskolak ere ematen ditu. Bidelari izatetik bidelagun izatera pasa da, eta euskara elkarte birtual bat ere sortu du hainbat Mintzaneteko … Jarraitu irakurtzen Andrea Bellak eta Raul Alfarok Zarrakazteluko eta Erriberako euskara elkarteak bisitatu dituzte

Arrasaten elkartu dira Agurne Juldain eta Sebastian Amaya


Hilabete gutxi daramatzate Agurne Juldain arrasatearrak eta Sebastian Amaya argentinarrak Skype bidezko elkarrizketak izaten, larunbatero. Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren bidez ezagutu zuen Amayak Mintzanet eta 2020ko apirilaz geroztik dago Juldainekin harremanetan. Aurten, Literatura irakasle den argentinarrarri, Euskal Herrira etortzeko eskaintza egin diote, eta Lazkaoko Maizpide barnetegian hilabete t’erdiko egonaldia egin du. Euskara irakasle … Jarraitu irakurtzen Arrasaten elkartu dira Agurne Juldain eta Sebastian Amaya

Rafa Retegi eta Alfredo Laborde elkarrekin, Donostian


Sei urte inguruz ordenagailuko pantaila aurrean hizketaldiak izan dituzte Rafa Retegi eta Alfredo Labordek. Nafarra da lehena, Igantzikoa; argentinarra bigarrena, Tres Arroyos herrikoa; eta Mintzanet egitasmoari esker ezagutu dute elkar. Laborde ez da sekula Euskal Herrian izan, baina Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programari esker, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara eskolak jaso ditu hilabete t’erdiz. Egonaldia … Jarraitu irakurtzen Rafa Retegi eta Alfredo Laborde elkarrekin, Donostian

Bego Tisera eta Josune Aranguren elkarrekin


Bukatzear da Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programaren baitan Mintzaneteko hainbat lagun Lazkaon egiten ari diren barnetegia. Maizpide Euskaltegian aritu dira hilabete t ’erdiz, eta hainbatek beren mintzalagunak aurrez aurre ezagutzeko aukera ere izan dute. Bego Tisera (San Nicolas, 1964) argentinarra da Euskal Herrira euskara ikastera etorri den Mintzaneteko erailtzaileetako bat, eta Josune Aranguren Zatika (1965) … Jarraitu irakurtzen Bego Tisera eta Josune Aranguren elkarrekin

Izaskun Arrieta eta Christian Etxeberria elkarrekin, Lazkaomendin


  Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan egoiliar diren Mintzaneteko lagunek ez dute nolanahi 2021. urtea ahaztuko. Argentinan, Uruguain eta Txilen bizi diren sei erabiltzaile hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera. COVID-19 birusak eragindako pandemia bete-betean ari dira Hego Ameriketatik etorritako kideak barnetegian … Jarraitu irakurtzen Izaskun Arrieta eta Christian Etxeberria elkarrekin, Lazkaomendin

Maizpide barnetegian egoiliar diren Mintzaneteko lagunak bisitan izan ditugu


Argentina, Txile eta Uruguain bizi diren Mintzaneteko hainbat lagun Euskal Herrian ditugu dagoeneko, eta egitasmoa kudeatzen duten Ritxi Lizartza eta Ander Makazagarekin elkartu dira Donostian. Hilabete t’erdiko egonaldia egiten ari dira Lazkaoko Maizpide Euskaltegian, eta zenbait, beren herriko euskara irakasle izateko prest itzuliko dira etxera.