Flor Deniz, Argentina: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten”


Flor Deniz (Argentina) Euskal Herrira egindako lehengo bidaian maitemindu zen euskaraz: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten. Beraz, ikasten hasi nintzen”. Ordutik, hirutan bisitatu gaitu, eta tartean, Mintzaneten bidelagun duen Laura de Miguelekin aurrez aurre elkartzeko aukera ere izan du. 2015ean eman zuen izena euskara online eta doan praktikatzeko egitasmoan, eta oso gustura dago: “Mintzaneti esker kaleko euskara ikasteko aukera izan dut, ez horrenbeste laborategikoa”.

Karim Akbih Verdaguer, bidelaria: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari. Mintzanetek horiek hausten ditu”


Karim Akbih Verdaguer Lleidan jaio zen (Herrialde katalanak) eta arrantzan lan egiten du. Mintzaneten izena eman eta euskara praktikatzen ari da astero-astero: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari, lotsa, beldurra, aurreiritziak. Baina Mintzanetek horiek hausten ditu”.

Christian Etxeberria, Txile: “Mintzanet aukera oso ona da euskara praktikatzeko”


Christian Etxeberria (Txile) amonak hezi zuen jaioterrian, baina hark bere abizena nondik zetorren ez zekiela esan digu, eta jakin-mina piztu zitzaiola: “Amona hil zenean abizenaren jatorriaren bila hasi nintzen eta euskalduna zela ezagutu nuen”. Orduan hasi zen euskara ikasten eta Mintzaneti esker gure hizkuntza hitz egin dezakeela aitortu digu: “Minztanet aukera oso ona da euskara praktikatzeko, jarioa lortzeko”.

Begoña Tisera, Argentina: “Esperientzia oso aberasgarria izan da”


2013an hasi ziren Anabel Jaureguiberry (Argentina), Andrea Bella (Uruguai), Laura Moreno (Uruguai), Christian Etxeberria (Txile), Begoña Tisera (Argentina), Alfredo Laborde (Argentina) eta Florencia Deniz (Argentina) Mintzaneteko lagunak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen. Urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute aurten ikastaro trinkoa, Lazkaoko Maizpide Barnetegian. Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok … Jarraitu irakurtzen Begoña Tisera, Argentina: “Esperientzia oso aberasgarria izan da”

Andrea Bella, Uruguai: “Euskaraz bizitzeko aukera izan dugu Euskal Herrian”


Andrea Bella Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen ari da 2008az geroztik uruguaitarra, eta aurten, Lazkaoko Maizpide Euskaltegian euskara irakasle izateko azken urratsa emateko aukera izan du. Hilabete t’erdiko egonaldia aprobetxatuz, Mintzaneteko kideak bisitatu ditu Andreak: “Lagunak ikusteko gogoz etorri gara Euskal Herrira”.

Anabel Jaureguiberry, Argentina: “Mintzaneti esker harremanak sortzen dira. Harremanak euskaraz”


Anabel Jaureguiberry Mintzaneteko erabiltzaile argentinarrak esan digu jakin-minagatik hasi zela euskara ikasten, “abizenagatik” hain zuzen ere. “Nire arbasoak Nafarroa Beherakoak ziren, eta Argentinara joan ziren XIX.mende erdi-bukaeran”. Euskara Munduan programan parte hartzeaz gain, Mintzaneten ere ari da euskara praktikatzen: “Oso aukera ona da, batez ere, eguneroko euskara praktikatzeko. Mintzaneti esker harremanak sortzen dira. Harremanak euskaraz”.

Alfredo Laborde, Argentina: “Euskara hizkuntza zoragarria da”


2013an hasi ziren Anabel Jaureguiberry (Argentina), Andrea Bella (Uruguai), Laura Moreno (Uruguai), Christian Etxeberria (Txile), Begoña Tisera (Argentina), Alfredo Laborde (Argentina) eta Florencia Deniz (Argentina) Mintzaneteko lagunak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen. Urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute aurten ikastaro trinkoa, Lazkaoko Maizpide Barnetegian. Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok … Jarraitu irakurtzen Alfredo Laborde, Argentina: “Euskara hizkuntza zoragarria da”

Raquel Simal de la Torre, bidelaria eta bidelaguna: “Jende interesgarria ezagutzeko aukera ona da Mintzanet”


Raquel Siman de la Torre gasteiztarrak gaztetan euskara ikasle oso txarra izan zela aitortu digu, baina pixkanaka-pixkanaka lotsa kendu eta orain gogoz hartu du hizkuntza berreskuratzeko erronka.

Larraitz Zabala, bidelaguna: “Euskaraz hitz egiteko aukera eskasa duenarentzat leiho polita da Mintzanet”


Psikologoa da lanbidez Larraitz Zabala (Donostia, 1975), eta euskara maite du, are gehiago, “euskaraz bizitzen” saiatzen dela esan digu. Horregatik, lehen hitza beti euskaraz esaten du, eta gure hizkuntzan komunikatzeko ahalegina egiten duten guztiei eskerrak ematen dizkie: “Azkenaldian euskara era positiboagoan bizitzen saiatzen naiz eta denda batean dendaria euskaraz egiten saiatzen bada, bukaeran eskertu egiten … Jarraitu irakurtzen Larraitz Zabala, bidelaguna: “Euskaraz hitz egiteko aukera eskasa duenarentzat leiho polita da Mintzanet”

Marcos Tedin, bidelaria: “Nik bezala, jende askok euskara maite du, baina ezin du erabili. Mintzaneti esker, ordea, euskara praktikatzeko aukera dugu”


Buenos Airesen (Argentinan) bizi da Marcos Tedin (1997), eta bertako enpresa batean sare sozialak kudeatzeaz arduratzen da. Sorterriko euskaltegian hasi zen euskara ikasten baina oraindik ere maila baxua zuenez, Euskal Herrira etortzea erabaki zuen. Barnetegi batean izena eman, eta behin maila polita lortuta, Mintzanet egitasmoan parte hartzera animatu zen. “Nik bezala, jende askok euskara maite … Jarraitu irakurtzen Marcos Tedin, bidelaria: “Nik bezala, jende askok euskara maite du, baina ezin du erabili. Mintzaneti esker, ordea, euskara praktikatzeko aukera dugu”