JHM taldeko kideak Zoom topaketan

Jalgi Hadi Mundura elkarteak bigarren urteurrena ospatu du, 22. Korrika hizketagai

Jalgi Hadi Mundura-ko kideek elkartearen bigarren urteurrenaren ospakizuna Korrikaren 22. edizioarekin uztartu nahi izan dute. Hala, apirilaren 3an online saio berezia egiteko asmoz batu ziren pantailak erabiliz, Zoom plataforma bidez.

Hartara, Korrikaren leloa, “hitzekin”, bere eginez, kide bakoitzak gogokoen duen euskarazko hitz bat hautatu eta testu bat sortu du, hura zergatik aukeratu duen azalduz. Gerora, hitz guztiekin “Hitzetatik harago” izenburua izango duen liburuxka argitaratzea dute asmoa. Haren azalean Asisko Urmenetak eginiko ilustrazioa aurkituko dugula aurreratu digute JHM taldeko kidek. Jarraian liburuaren nondik norakoak:

“Mintzanet egitasmoko proiektu-burua den Ritxi Lizartzaren hitzek osatuko dute hitzaurrea, eta proiektua ezagutzeko aukera egongo da. Orrietan barrena, berriz, hitzak aurkituko ditugu, bakoitzari dagokion azalpen testuaz eta elkartekideak diren Txaro Diezen eta Andrea Bellaren marrazkiez apaindurik. Azkenik, Ainara Mayaren eskutik atzehitza edo gibel solasa. Gainera, “hitzekin” sortutako testuen eta taldeko bertsozaleek (Ani, Oier, Todor, Andrea eta Andoni) egindako bertsoen audioez osaturiko CD bat ere erantsita joango da. Azken honen egilea, Jabi Amadoz”.

Jalgi Hadi Mundura elkarteko zenbait kide apirilaren 3ko ospakizun birtualean
MINTZANET eta Korrika

KORRIKAko argazki eta bideo galeria

Euskara online eta doan praktikatzeko aukera ematen duen mintzanet egitasmoak apirilaren 3an (igandean) parte hartuko du ekimenean. Erriberako Valtierran (Nafarroa) jantziko ditugu zapatilak eta herri erdian hartuko dugu lekukoa, 14:20an.

Hitzorduaren garrantziaren jakitun, ezinbestekoa iruditzen zaigu mintzanet sarea eta komunitatea sendotzea. Horregatik, munduko bazter guztietan dauden bidelagun eta bidelariei deialdia luzatu diegu txandala eta zapatilak jantzita dituztela, lagunekin, senideekin, lankideekin, bakarrik… KORRIKA 2022 ekimenaren baitan argazkiak atera eta gurekin partekatzeko. Mintzanet egitasmoaren webgunean argazki-bilduma sortuko dugu bildutako guztiekin, ederra izango da!

Hasi zaizkigu argazki eta bideoak iristen!

 

korrikaMintzanet2022

Mintzanetek 22. KORRIKAn parte hartuko du. Anima zaitezte gurekin 803 KM-an lekukoa hartzera!

Badugun Korrikako KM-a! Euskara online eta doan praktikatzeko helburuz sortutako Mintzanet egitasmoak 22. Korrikan parte hartuko du datorren APIRILAREN 3an (igandea).

Erriberako Valtierran (Nafarroa) jantziko ditugu zapatilak eta herri erdian hartuko dugu lekukoa, 14:30ean.

Mintzakideok gonbidatuta zaudete, bidelagun eta bidelari izanik, proiektuko kudeatzaileekin batera izerdi pixka bat bota, eta ostean, elkarrekin bazkaltzera.

Hasi berotzen, bagoaz-eta #HitzEkin euskararen haria luzatu eta gure hizkuntzaren alde jardutera!

22. Korrikan gurekin parte hartu nahi baduzue bete ondorengo galdetegia. Ezinbestekoa zaigu zuen bertaratzea baieztatzea, Valtierrara bidaia antolatu eta osteko bazkaria erreserbatzeko.

Gogoratu, Mintzanetek 803KM-an hartuko du lekukoa:
– Apirilaren 3an (igandea)
– Erriberako Valtierran (Nafarroa)
– 14:20an

Anima zaitezte! BETE GALDETEGIA, HEMEN.

korrikaMintzanet2022

Korrikan parte hartzeko prest zaude?

Martxoaren 31tik apirilaren 10era ospatuko da aurten 22. KORRIKA, eta Mintzanet egitasmoak ekimenean parte hartzeko asmoa dauka. 10 urte sarean beteko ditugun honetan, guk ere txandala jantzi eta hitzez hitz euskara osatzen lagundu eta ospatu nahi dugu, kilometroz kilometro, Amurriotik Donostiarako ibilbidean ikurriñadun lekukoa eskuan izan.

Horretarako, baina, Mintzaneteko erabiltzaileon iritzia jakin nahiko genuke, animatuko zinateketen dagokion egun eta orduan batu eta elkarrekin ekiteko.

Korrikan parte hartzeko prest zaude? 🖱️ Bete galdetegia