20210504 - Mintzanet

Bost minutuko ikastaroa: diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea; Anjel Lertxundi; Elhuyar

Iturria: Jabier Oses Azurmendi
Hizkuntza normalizaziorako teknikaria
Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskara hobetzen

 

diptongoz (ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea

1.    Oro har, bokalez amaitzen diren gainerako izenak bezala deklinatzen dira diptongoak.

Adibidez: arau, araurik, arauri, arauren, arauz(ko), arautan, arautako, arautatik, arautara mugagabean, eta arauan, arauko, arautik, araura singularrean (*arauean, *araueko,*arauetik…).

Horrela deklinatzen dira hitz hauek ere:  baraukristaueskribaugaraietsailasai, etab.

Hortaz, *jarraiean eta *hogeiean, esaterako, ez dira zuzenak (> jarraian, hogeian); (*nahiean ere ez da zuzena (> nahian), berez diptongoa ez izan arren, diptongo modura ahoskatzen baita, eta beste bi horien erara oker esaten).

2. Lau zenbatzailea salbuespena da izenordain funtzioa duenean eta pluralean doanean( zenbaki kardinalak lau (4) eta hiru (3) zenbakiak). Baina izena denean, bokalez amaituak bezala deklinatzen da: lauan, lautik, lauko, laura… (*lauean, *lauetik, *laueko,*lauera…; eta berdin hauek ere: *hamalauean, *hogeita lauetik…). *Abuztuaren lauean izango da (> lauan).

3. Bestela, beste bi salbuespen daude:

a) gau hitza, honako singularreko kasu hauetan:gauez, gaueko, gauetik, gauean (*gauz, *gauko, *gauan…) ( gau).

b) Monosilaboak izanik kasu instrumentalean doazenak: deiez, gaiez, jaiez, seiez… (*hainbat gaiz hitz egin). [29. araua, «Diptongoz bukatzen diren izenen deklinabidea»]

Kontuan hartzekoak dira, beste bi gorabehera hauek ere:

– w letraz eta y letraz amaitutako erdal hitzen deklinabidea: u eta i letraz bukatutako hitzak bezala deklinatzen dira. ( y letra (i grekoa) w letra (uve bikoitza))

 Diptongoz amaitutako izen bereziak izen arruntak bezala deklinatzen dira: Unaik, Ibaik, Hodeik, Zelaik, Deik (NORK kasua)… Unairi, Ibairi… (NORI kasua), eta ez*Unaiek, *Ibaiek, *Hodeiek… *Unaieri, Ibaieri

Artikulua

Pecunia non olet esaten zuten klasikoek, diruak ez du usainik. Estolderiek usain txarra dute, baina han oretutako diruak, ez. Kristo osteko lehen mendeko Erroman, bainutegietako pixatokietan pixa ikaragarri pilatzen zen bertako asketan, eta larruginak huraxe baliatzen hasi ziren gernua ona delako abereen larrua zurratu eta ontzeko. Vespasiano enperadoreak zerga jarri zion arte bainutegietako pixari. Enperadorearen semeak, mizkina izan nonbait, nazkaz hartu zuen aitaren erabakia. Aitak urrezko moneta bat jarri zion sudurraren parean eta usaintzeko agindu. Semeak «non olet» esan zion. Aitak «pixatik zetorrek» erantzun.

Gizalegea dirulege bihurtu genuenekoa

Anjel Lertxundi-Bost minutuko ikastaroa

Anjel Lertxundi

Pecunia non olet – Rivoluzione Liberale (rivoluzione-liberale.it)

 

Elhuyar

Elhuyar-ek daukan Youtubeko kanalean, COVID-19aren inguruko bideo-sorta bi aurki dezakegu,  “COVID19aren izurria argitzen” eta “Koronabirusaren gakoak” bildumatan. 

Koronabirusari buruzko informazio labur, argi eta zehatzak ematen dizkigu Ana Galarragak. Oso bideo aproposak eskolan lantzeko, besteak beste. 

Koronabirusaren gakoak. COVID-19 iraunkorra.

 

 

Agian hau ere gustatuko zaizu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude