Euskara ikasleentzako laguntza-metodoa | Joserra Onandia

Mintzanet egitasmoa sortu genuenetik Joserra Onandia (Getxo, 1945) beti izan dugu laguntzeko prest. Bidelari izateko eman zuen izena, baina bidelagun izatera pasa da, eta gaur egun Valeria García argentinarrarekin aritzen da astez aste praktika libreko saioak egiten. Harreman estua dute, eta harreman horren ondorioa da Mintzaneteko erabiltzaileei soilik ez, euskara euskaltegietan ikasten ari direnei zuzenduta prestatu duten “laguntza-metodoa”, doakoa, euskararekiko duen maitasunetik sortutakoa. “Valeriak izugarrizko lana egin du”, gogorarazi digu getxoztarrak.

Joserrarekin elkartu gara Skype bidez, eta urte luzez gordetako materialarekin osatutako koadernotxoak nola sailkatuta dituen azaldu digu. Batetik zein bestetik, gramatika liburuetatik ateratako ariketak, prozedurak etab. jaso ditu bertan, baina gogorarazi nahi izan digu komenigarriena jatorrizko liburuak erostea dela, zalantzak argitzeko ezinbestekoak baitira.

Euskaltzale amorratua da Joserra, “Euskal Herriak duen altxor handiena da euskara” berarentzat, horregatik Mintzaneteko erabiltzaileak animatu nahi ditu metodo hau beraien saioetan praktikan jartzera: “Euskara ikastea prozesu oso luzea da, eta nire helburua laguntza honekin prozesu hori laburtzea da”.

“Etengabe osatzen eta berritzen ari den laguntza-metodoa da”, esan digu Joserrak, eta norbaitek erabili nahi izanez gero, berarekin harremanetan jartzeko dei egin du.

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *