Euskaraldia 2020 martxan da!

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gaur, azaroaren 20an, bigarren edizioa hasi duena. Euskal Herriko milaka entitatek egin bezala, Mintzanetek ere #arigune izateko konpromisoa hartuko du abenduaren 4ra bitartean martxan izango den ekimen honetan. Ahobizi eta belarriprest txapak jantzita irtengo gara kalera, gurea dugun hizkuntzan bizitzeko nahia dugula erakutsiz.

Mintzanet ere euskaraz lasai aritzeko gunea dugu: gehiago, gehiagorekin, gehiagotan.

Animo guztioi!

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *