Flor Deniz, Argentina - Mintzaneteko erabiltzaileak Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Flor Deniz, Argentina: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten”

2013an hasi ziren Anabel Jaureguiberry (Argentina), Andrea Bella (Uruguai), Laura Moreno (Uruguai), Christian Etxeberria (Txile), Begoña Tisera (Argentina), Alfredo Laborde (Argentina) eta Florencia Deniz (Argentina) Mintzaneteko lagunak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen. Urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute aurten ikastaro trinkoa, Lazkaoko Maizpide Barnetegian.

Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok beraiekin izateko aukera izan dugu, eta erreportajetxo batean bildu ditugu guztien esperientziak. Oraingoan baina, beraien bizipenak banan banan ezagutzeko aukera duzue.

Flor Deniz Euskal Herrira egindako lehengo bidaian maitemindu zen euskaraz: “Ikusten nuen jendeak kalean euskaraz hitz egiten zuela eta nik jakin nahi nuen zer esaten zuten. Beraz, ikasten hasi nintzen”. Ordutik, hirutan bisitatu gaitu, eta tartean, Mintzaneten bidelagun duen Laura de Miguelekin aurrez aurre elkartzeko aukera ere izan du. 2015ean eman zuen izena euskara online eta doan praktikatzeko egitasmoan, eta oso gustura dago: “Mintzaneti esker kaleko euskara ikasteko aukera izan dut, ez horrenbeste laborategikoa”.

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *