II Mintzanet Sarietako laburpen bideoa

Otsailean II Mintzanet Sariak ospatu genituen Donostiako Camino Doktorearen liburutegian. Bertan, 2014.urteko bidelari eta bidelagun onenak saritu genituen, Raul Alfaro 37 urteko zarrakazteluarra eta Mariaje Barandiaran 57 urteko donostiarra, hurrenez hurren.

Oihana Maritorenak zuzendutako ekitaldia xumea izan zen eta bertan, saridunek emozioz jaso zituzten Begoña Durruty irudigileak diseinatutako garaikurrak. Gainera, agintariek gerturatutako bidelagun eta bidelariei  hainbat liburu sorta banatu zizkieten.

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *