Javier Olabarrieta Learra eta Arantza Rica Alvarez elkarrekin, mahaiaren ondoan

Herri berean, Getxon, bizi badira ere, Mintzanet programan izena eman zuten arte Javier Olabarrieta Learrak eta Arantza Rica Alvarezek ez zuten elkar ezagutzen. Bidelaguna da lehenengoa, bidelaria bigarrena, eta euskaraz aritzeko batu genituenetik ez dute hutsik egiten. 

“Oso gustura” dabiltza elkarrekin, eta lagun min bilakatu dira. Hala, hasiera batean telefonoz egiten bazituzten ere, saioak moldatzea erabaki zuten: “Getxoko jatetxe batean bazkal orduan geratzea aukera bikaina izango zela iruditu zitzaigun”, azaldu dute.

Enkontru horietako batean harrapatu ditugu, bapo jan, eta euskaraz solasten. 

Mila esker, bikote!

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *