Jon Andoni Sainz Palacios, bidelaria: “Oso interesgarria iruditzen zait Mintzanet, bai euskara lantzeko, baita jende berria ezagutzeko ere”

Jon Andoni Sainz Palacios (1985) administratzaile lanetan ari den gasteiztarra da, eta euskara praktikatzeko asmoz erabaki zuen Mintzaneten izena ematea. Bertan parte hartzen ari den kide batek bere esperientzia kontatu zionean izan zuen egitasmoaren berri, eta aukera aprobetxatu nahian gurekin harremanetan jarri zen: “Oso interesgarria iruditzen zait, bai euskara lantzeko, baita jende berria ezagutzeko ere”.

Bidelagun bizkaitar bat du ordutik, eta astero-astero 45 minutu inguruko saioak egiten dituzte elkarrekin, asteazkenero. Pozik dago aurkitu diogun kidearekin, “oso ondo moldatzen” baitira.

Ahoz aho egindako gomendioak ondorioa izan duela esan dezakegu, proiektuan oso gustura baitabil, eta berak ere, euskara praktikatu, hobetu, lotsa galdu edota jarioa lortu nahi dutenak Mintzaneten parte har dezaten animatu nahi ditu.

Eskerrik asko, Jon Andoni!

Mintzanet bere ahotan-Jon Andoni Sainz Palacios

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *