KARIM AKBIH VERDAGUER-Mintzanet bere ahotan

Karim Akbih Verdaguer, bidelaria: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari. Mintzanetek horiek hausten ditu”

Karim Akbih Verdaguer Lleidan jaio zen (Herrialde katalanak) eta arrantzan lan egiten du. Betidanik euskararekiko interesa izan duela esan digu, horregatik, behin ikastaroak bilatzen hasi eta Mintzanet egitasmoan egin ohi ditugun elkarrizketa batekin egin zuen topo.

Proiektuaren webgunean sartu, izena eman, eta ordutik euskara praktikatzen ari da Raquel Simal de la Torre bidelagunarekin: “Hizkuntza bat ikasten ari garenean mugak jartzen dizkiogu gure buruari, lotsa, beldurra, aurreiritziak. Baina Mintzanetek horiek hausten ditu”.

‘Mintzanet bere ahotan’ atalean partekatu digu bere esperientzia.

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *