Larraitz Zabala-Mintzanet bere ahotan

Larraitz Zabala, bidelaguna: “Euskaraz hitz egiteko aukera eskasa duenarentzat leiho polita da Mintzanet”

Psikologoa da lanbidez Larraitz Zabala (Donostia, 1975), eta euskara maite du, are gehiago, “euskaraz bizitzen” saiatzen dela esan digu. Horregatik, lehen hitza beti euskaraz esaten du, eta gure hizkuntzan komunikatzeko ahalegina egiten duten guztiei eskerrak ematen dizkie: “Azkenaldian euskara era positiboagoan bizitzen saiatzen naiz eta denda batean dendaria euskaraz egiten saiatzen bada, bukaeran eskertu egiten diot ‘eskerrik asko euskaraz egiteagatik’. Oso ondo hartzen dute eta batzuk lotsatu ere egiten dira. Ahalegina aitortu nahi diet, errazena gazteleraz egitea litzateke beraientzat”.

Behinola, Euskadi irratia entzuten ari zela, Alemanian bizi den neska batekin euskara online praktikatzen ari den mutiko bati egin zioten elkarrizketaren bidez ezagutu zuen Mintzanet, eta “ideia ona” iruditu zitzaion: “Oso polita iruditzen zait egitasmoa. Euskaraz hitz egiteko aukera eskasa duenarentzat leiho polita da Mintzanet”. Izena eman eta astean behin Belen Gil bidelari gasteiztarrarekin elkartzen hasi zen ordu erdiz, online. Harreman ona egin dute, eta pozik daude elkarrekin.

Bidelariari euskara ikasteko gogoa nondik datorkion galdetzen dio bere buruari Larraitzek, izan ere, Extremadurakoak ditu Belenek gurasoak. Euskara ikasten “oso ondo sentitzen” dela aitortzen omen dio gasteiztarrak donostiarrari, indar handia ematen diola. “Euskara istorio asko dago, hiztun bakoitzeko bana”, esan digu Larraitzek.

Larraitz Zabala-Mintzanet

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *