Laura Moreno, Uruguai - Mintzaneteko erabiltzaileak Lazkaoko Maizpide Euskaltegian

Laura Moreno, Uruguai: “Oso aberasgarria izan da euskara Euskal Herrian ikasteko aukera hau”

2013an hasi ziren Anabel Jaureguiberry (Argentina), Andrea Bella (Uruguai), Laura Moreno (Uruguai), Christian Etxeberria (Txile), Begoña Tisera (Argentina), Alfredo Laborde (Argentina) eta Florencia Deniz (Argentina) Mintzaneteko lagunak Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programan parte hartzen. Urte hauetako prestakuntzaren ostean, Euskal Herrian lehenengoz egin dute aurten ikastaro trinkoa, Lazkaoko Maizpide Barnetegian.

Mintzanet egitasmoa kudeatzen dugun kideok beraiekin izateko aukera izan dugu, eta erreportajetxo batean bildu ditugu guztien esperientziak. Oraingoan baina, beraien bizipenak banan banan ezagutzeko aukera duzue.

Laura Morenok, behin, autobus batean zihoala “Euskara dohainik ikasi” zioen txartel bat aurkitu zuen, eta amaren arbasoak euskaldunak zirela kontuan izanda, pausua ematera animatu zen. Euskara Munduan programan parte hartzen ari da orduz geroztik, eta pozik hitz egin digu: “Oso aberasgarria izan da euskara Euskal Herrian ikasteko aukera hau”.

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *