Marisa Barrena bidelagunak Mintzaneti buruz hitz egin du Durangaldeko egunkari digitalean

Marisa Barrena Durangokoa da eta bidelagun gisa aritzen da bilbotar batekin. Bere esperientzia oinarritzat hartuta eta Mintzaneti bultzadatxo bat emateko probestuz, “Luzatu haria euskarari” artikulua idatzi du Durangon izeneko egunkari digitalean.

Mintzanet_Durangaldeko_egunkari_digitalean

Bertan hizkuntza berri bat ikastearen zailtasuna, Mintzanet egitasmoaren nondik norakoak eta bidelagunen beharra azpimarratzen ditu.

“Zer da astean ordu erdi bat? Euskara gure hizkuntza den gizandreontzat ezer gutxi. Ez da ahalegin handirik behar. Skyparen beste aldean dagoenarentzat ostera oxigeno apur bat izan daitekeelakoan nago”, dio Marisa Barrenak besteak beste.

Testu osoa ikusteko sartu hemen:

http://www.durangon.com/luzatu-haria-euskarari_es_14_25_1566.html

 

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *