Mikel Ayerbe-Bologna

Alma Mater Studiorum Universitá di Bolognako ikasleek (Italia) eta Mikel Ayerbe irakasleak euskal literatura izan dute hizpide.

Mikel Ayerbe literatura irakasleak klase magistrala eman die Bolognako ikasleei. Berak idatzitako Our Wars; poesiarekin egindako performance-a; egiten ari den tesia eta beste hainbat gairen inguruan mintzatu dira. Gainera, ikasleek egindako hainbat galdera erantzun ditu.

‘Euskal Sortzaileak Sarean’ proiektua martxan jarri zuten Etxepare Euskal Institutuak eta Maramara* taldeko Mintzanet egitasmoak. Euskal sortzaileek Mintzanet bidezko prestakuntza-saioak eskaini dizkiete munduko unibertsitateko euskara eta euskal kultura ikasleei.

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *