Mintzanet Uztaritzen euskara bultzatzeko aukera

Uztaritzeko udalaren “Uzta hitzan” proiektuak  euskara bultzatzeko ahaleginean dihardu eta udan helburu horrekin eskuorri bat argitaratu du. “Euskara zure eskura” lelopean, hizkuntza ikasi edo horretan laguntzeko hainbat baliabide eskaintzen dira, horien artean Mintzanet.

Batetik, bidelari (euskara praktikatu nahi duena) edo bidelagun (euskaldun jantzia) moduan parte hartzea eskaintzen da. Bestetik, aldiz,  Uztaritze Tolosarekin senidetuta dagoenez, bi herrietako biztanleen artean saioak egiteko aukera ematen dute, elkar ezagutzeko eta harremana indartzeko.

Mintzanet_Uztaritze_euskara

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *