Mintzanet-Kontseilua

Mintzanetek bat egin du Euskalgintzaren Kontseiluak landutako ‘Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala’ dokumentuarekin

Euskalgintzaren Kontseiluak Hizkuntza-politiketan Eragiteko Adostasun Soziala izeneko dokumentua landu du euskalgintzako 99 eragilerekin batera, eta Mintzanet egitasmoak bat egin du hizkuntza politika berrirako bide orri proposamenarekin.

2020ko abenduaren Euskalgintzaren Kontseiluak hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun sozialak eraikitzeko erronkari ekin zion, eta COVID-19ak hizkuntza-eskubideen bermea erdigunera ekartzea ere eragin duela jakinik, “aurrera egiteko garaia dela” uste du Kontseiluak. Hizkuntza politiketan eragiteko adostasunak lantzen aritu da azkeneko hilabeteetan eta eragile andanarekin partekatze prozesua egin ondoren hizkuntza politikek eduki beharreko norabide orokorraren inguruko dokumentu bateratua adostu du.

Ekainaren 19an (larunbata) egin dute aurkezpen publikoa Donostiako Kursaal jauregian, eta adostasunean oinarritutako ziklo berri bati hasiera eman diote. Euskalgintzako eragileez gain askotariko eragileak izan dira bertan, etorkizuneko norabidetzea elkarrekin eraikitzeko asmoz. Dokumentuak Batuz aldatu izena hartuko du aurrerantzean, eta etorkizuneko agertokirako helburu nagusia aurkeztu dute: euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea izango da.

Batuz aldatu: heldu da hizkuntza-politiketan jauzia egiteko ordua

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *