Mintzaneteko erabiltzaileak Getxoko 2.0 Berbodromoan

Maiatzaren 22an Getxoko Egizu euskara elkarteak ekitaldi berezi bat antolatu zuen: 2.0 Berbodromoa.

Bertara hurbildu zirenak zuzenean Mintzanetek nola funtzionatzen duen ikusteko aukera izan zuten. Horietako bat gure Joserra Onandia izan zen (bidelaria eta bidelaguna).

Izan ere, Mintzaneteko lau erabiltzailerekin euskaraz aritu ziren Internet bidez. Pantailaren beste aldean, Marisa Barrena, Dylan Inglis eta Ainara Maia bidelagunak eta Aintzane Díaz bidelaria egon ziren.

Euskara praktikatzeko mugarik ez dagoela erakutsi zuten batzuek eta besteek ekitaldi arrakastatsu honen bidez.

Eskerrik asko, denoi!

Dylan Inglis bidelaguna egon zen pantilaren beste aldean
Dylan Inglis bidelaguna egon zen pantilaren beste aldean
Getxoko Berbodromo 2.0 ekitaldian parte hartu zutenak
Getxoko 2.0 Berbodromoan parte hartu zutenak

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *