Nerea Elizaga: zergatik Mintzanet?

Nerea Elizaga (Weimar-Alemania-, 1992) bidelariak txikitatik hitz egiten du euskaraz, baina denbora askoan norekin aritu izan ez duenez Mintzaneten izena ematea erabaki zuen: “Pena handia litzateke nik nire euskara galtzea; hizkuntza izugarri polita da”.

Esperientzia oso gomendagarria izaten ari dela aitortu digu, eta bere bidelagunarekin primeran pasatzen duela. Mintzaneteko kideak “oso jatorrak” direla ere esan digu, eta herritarrak parte hartzera animatu ditu: “Asko pozten nau Mintzanet aurkitu izanak eta espero dut jende askorentzat lagungarria izatea”.

You Might Also Like

3 thoughts on “Nerea Elizaga: zergatik Mintzanet?

      1. Nerea, zorionak zure ahalegin guztiengatik! Ni askoz maila baxuagoan nago, euskara bakarrik ikasten hasi nintzen, eta pixkanaka aurrera egiten ari naiz. Hizkuntzak asko gustatzen zaizkit, frantses irakaslea naiz. Agur bero bat, gero arte!

Utzi erantzuna Edurne(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude