Philippe Lartigue-MBA

Philippe Lartigue, bidelaria: “Historia aztertuz, konturatu naiz gaskoiek eta euskaldunok arbaso berberak ditugula, ahaideak garela”

Philippe Lartigue (Halip Lartiga gaskoieraz) Bordelen jaio bazen ere, Landetako ipar-mendebaldean dagoen Bizkarrotze herrian bizi da familiarekin. Historia eta Geografia irakaslea da, eta pasioz bizi du irakaskuntza.

Bere inguruan euskaraz hitz egiteko aukera handirik ez duela aitortu digu, baina hizkuntza praktikatu nahian dabilela: “Bizi naizen tokian, tokiko hizkuntza gaskoiera da eta nire familiaren hizkuntza da ere bai. Txikitandik hitz egiten dut eta baita Klara nire alabarekin ere. Zoritxarrez, gure hizkuntza hori hiltzeko zorian da gaur egun, gero eta jende gutxiagok erabiltzen du-eta. Historia aztertuz, konturatu nintzen gaskoiek eta euskaldunok arbaso berberak zituztela eta ahaideak ginela. Nire herriaren izena, adibidez, akitanieratik dator (Bizkarrotze/Biscarròce gaskoieraz), hau da hizkuntzalariek aitzin euskara izendatzen dutena. Duela urte batzuk, Bakarka metodoa erosi nuen, Baionako liburu denda batean, eta ekin nion ikasteari eta liburuki guztiak landu nituen  lauzpabost urte bitartean, egunero, Hego eta Ipar Euskal Herrian dauzkadan nire lagun batzuen laguntzarekin”.

Hain zuzen ere, hizkuntza praktikatzeko aukera ezberdinen bila hasi, eta lagun baten bidez ezagutu zuen Mintzanet egitasmoa. Deban bizi den Oihana Irusta bidelagunarekin elkartu genuen guk, eta oso harreman estua dute biek. Pozik eta gogotsu elkartzen dira astelehenero 30 bat minutuz: “Benetan zoragarria dela pentsatzen dut, nire solaskide euskalduna oso jatorra da. Edozeini gomendatuko nioke Mintzaneten parte hartzea”.

You Might Also Like

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *